Maddi
Barber
Egin dituen azken lanak estu-estu lotuta daude bere jatorriarekin: Pirinio aurreko mendiak eta bertako biztanleak, gizaki zein izaki.
Paisaia garaikidean sortzen diren oztopoei eta erronkei desafio egiteko ahaleginetan, hainbat estrategia baliatzen ditu lurraldeari gerturatzeko: Pirinio aurreko haranetan dauden azpiegitura erraldoien efektua filmatu; azpiegitura horien kontrako borroka dokumentatu zuten ekintzaileen eta pertsonen fitxategi bideografikoak erabili; ametsak tresna gisa baliatu itotako lurrak ekarritako talde-doluari hurbiltzeko; edo abeltzainekin elkartu eta animaliekin egunero duten harremana filmatu.
Maddiren zinemak memoria, lurralde eta ekologia kontuak hausnartzen ditu, baita gizakien eta naturaren arteko zaintzaren etika ere. Beti saiatzen da zinemaren bidez kategoria horiek zalantzan jartzen eta kategoria horien mugak zabaltzen.
Bertan bizi izan gara eta mila aldiz gurutzatu ditugu lurralde horiek. Orain, ordea, hara iristeko bide bakarra memoria, irudimena edo ametsak dira.
Itoizko urtegia:
bizitako historia
Itoizko urtegia:
bizitako historia
Nola bizi gaitezke gaur hemen, jakinda ezagutu dugun bailara, gure herri eta tokiak, egunero ikusten dugun ur horren azpian daudela?