Taxio
Ardanaz
Ideal politikoen errepresentazioak eta gatazka garaietako sinesmenak ikertzean ardaztu da bere lana azken urteotan, eraikuntza memorialetatik eta aztarna fisiko zein ideologikoek pertsonengan utzitako egoeretatik abiatuta.
Pinturaren bidez batez ere, hainbat ikuspuntutatik lantzen du borrokaren kontzeptua: norberarena edo denona denaren artean, fedearen eta errealitatearen artean, izan nahi eta izan ahal garenaren artean, edo egin ahal denaren eta egiteko dugun gaitasunaren artean.
Gizateriaren historia osoan zehar dauden tentsio horiek erreferente garrantzitsuak dira iragana berreskuratu eta egungo egoeraren aurrez aurre jartzen duen praktika artistikorako.
Pertsonak, beren janzkera, beren keinuak eta beren izaera politikoa eraikin belikoak, bunkerrak, lubakiak edo babeslekuak bezain interesgarriak iruditzen zaizkit. Gatazkaren paradigma goren gisa interesatzen zait gerra. Gatazka unibertsala da, gizakion motorra, eta gure bizitzetan dago, berdin dio zer forma hartzen duen. Horren ondoren geratzen dena ere interesatzen zait.
Unibertso piktorikoa:
gatazka eta monumentua.