Zarys
Falcon
Diziplinarteko artista, ahots-interpretea, bitartekaria eta ikertzailea. Ahots bidezko musika herrikoi eta esperimentalaren, mugimenduaren eta antzinako adierazpen kultural afrokaribetarren arteko bateratasunak eta hibridazioak sortzen dituzten prozesuetatik garatzen du bere praktika. Ahots adierazkor eta indartsua dauka, eta moldatzeko erraztasuna eta eklektizismoa erakusten ditu.
Egun batean, emakume zahar txiki eta ahaltsu baten ondoan, ohartu nintzen neukan mina oihu indartsu, emankor eta aske baten forman kantatzen ari nintzela.
natura haragitua
natura haragitua
"Esklabotzatik ihes egitea antzinako askapen praktika bat da. Gizakien, indar bizien eta naturaren arteko lotura berri eta heterogeneoak sortzeko boterean oinarritzen da, eta antzinako tradizio eta ohiturak biziberritzen ditu."