Beste amets horiek
Honen gaineko proposamen didaktikoa Txaro Fontalba
Txaro Fontalbaren obrara eta sorkuntza- eta ikerketa-prozesuetara hurbiltzea, eta SueƱario proiektura ere bai.
Norberaren ametsetara ohitzen eta haietatik hurbilago egoten ikastea.
Ametsek zertarako balio diguten eta giza eboluzioan izan duten funtzioa aztertzea eta hausnartzea.
Prozesuan zehar, ametsak lehengai gisa erabiltzen dituzten sorkuntza-trebetasunak garatzea.
Mundu guztiak ditu ametsak, baina geroz eta urrunago bizi gara mundu onirikotik. Ametsak gogoratzeko, idazteko, haien bilduma egiteko, kontatzeko, partekatzeko, grabatzeko, argitaratzeko eta marrazteko moduak bilatuko ditugu.
Ametsak ezagutza-eremu gisa baloratuko ditugu, bizitako denbora deszifratzeko eta harengana hurbiltzeko aukera emango digun bizitzaren zati gisa.