Txaro
Fontalba
Eskulturaren, pinturaren eta marrazketaren esparruan garatzen du bere praktika. Emakumezkoen subjektibotasuna eta genero auziak beti egon dira bere lanetan, hainbat gai jorratzearen bidez: besteak beste, maitasuna, harreman sentimentalak, anorexia, emakumezkoen ablazioa eta amatasunarekin lotutako irudiak.
Bere lanak feminismoaren eragin handia dauka, eta genero auzietan sakontzen du, emakumeei buruzko topikoak eta arketipoak desegiteko eta sexu-eta gizarte-rolak zalantzan jartzeko.
Bide horretatik jarraiki, gorputzari lotuta egin ohi du lan, eta gorputzeko organoak gai politikoak biltzen dituzten objektu bihurtzen ditu.
Gorputz femeninoen diskurtsoa eta pentsaera nazioz gaindiko lekua izatea interesatzen zait, non arriskua edo mina eta plazera harremanetan dauden.
Organoen
historia
Lanak
Proposamen
didaktikoak
Helburuak
Dirua,
ametsak
eta haratago

Diruari, haren paperari, historiari, desberdintasunei eta abarri buruz ikertuko dugu. Horrez gain, alternatibak ezagutuko ditugu eta gure moneta soziala sortuko dugu, hori guztia hainbat baliabide bisual eta plastiko erabiliz.
Diruaren tabuarekin haustea, eta, beraz, egungo munduan nagusi den paperarekin, eta, aldi berean, haren funtzioa ulertzea.
Diru arruntaren alternatibak ezagutzea, bai hurbilekoak bai urrunekoak, denboran eta lekuan, eta gure transakzio moduak sortzea.
Prozesuan zehar, sormen bisualeko eta plastikoko trebetasunak garatzea, eskuzko tekniken eta teknika digitalen bidez.
Gehiago jakin
Iruñea, 1965. Arte Ederretan lizentziaduna da UPV/EHUn. Eskultura graduondokoa egin zuen Londresko Byam Shaw School of Art eskolan. Trebatzen jarraitu du grabatu, performance eta arte garaikideari buruzko hainbat tailer eta ikastaroren bidez.
Banakako erakusketak egin ditu galeria eta erakusketa areto askotan Bilbon, Donostian, Madrilen eta Iruñean.
Bere lanari esker, Nafarroako Gobernuaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzak jaso ditu, baita zenbait sari eta aipamen ere.
Talde-erakusketa askotan hartu du parte, hala nola «Transgenéric@s», Koldo Mitxelena Kulturunean, eta «Ni, denetan okerrena», Nafarroako Museoan.
Bere lanak hainbat erakunderen funts eta bildumatan daude: Iruñeko Udala, Nafarroako Museoa, INJUVEren bilduma, Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Artistaren webgunea
Beste begiradak
Fontalbak Duchampen pixatokiaren inguruan jabetza ironiko bat egiten du feminizatutako ikuspegi baten bidez, eta generoa kontzeptualizatzeko beste modu batzuk proposatzen ditu, sexu-desberdintasuna ulertzen baitu zehaztapen biologiko gaindiezinaz harago
Beraz, asko eta oso desberdinak dira erakusketa horretatik abiatzen diren gaiak, guzti-guztiak arketipo edo jokamolde femeninoen inguruan. Lan horiek, bestalde, erantzunak baino gehiago galderak sorrarazten ditu.
Txaro Fontalbak barrualdera jotzen du kanpoko gatazken berri emateko: banakoei buruz eta inguruarekin duten harremanari buruz hitz egiten du ezkutuen dagoenaren bidez; beren organoen bidez.