Elkarrekin ogi moldatzea - Batak bestea jatea
Sara Garcíaren obrara eta prozesuetara hurbiltzea.
Abegi onaren eta lankidetzaren ideiei buruz hausnartzea.
Ogiaren adierazpen-, diskurtso- eta estetika-aukeretan sakontzea.
Hartzidura sartzea ikasteko metodologia eta tresna gisa.
Elikagaien industriari buruz hausnartzeko gune bat sortzea.
Taldekako lana sustatzea obra bat egiteko.
Ogia izango da gure abiapuntua, oinarrizko elikadura-eskubide gisa eta ahalmen sinbolikoak dituen elementu gisa. Abegi onari eta lankidetzari buruzko esperimentazio bat proposatuko dugu, gizakien, ez gizakien eta bizi garen lurraren arteko harremanak birpentsatzeko.
Gaztelaniazko “hacer buenas migas” (ongi moldatu) esapidetik abiatuko gara, non beste norbaitekin partekatutako denbora eta ogia diren harreman baten oinarri. Beste pertsonak eta ingurunea asimilatzeko zeremonia bat proposatuko dugu, zentzumenak irekitzeko eta elikagai hartzituak partekatzeko.