Irudiak eta afektuak
Honen gaineko proposamen didaktikoa Mirari Echávarri
Mirari Echávarriren obrara eta sormen-prozesura hurbiltzea.
Prozesu artistikoetan afektuek duten funtzioari buruz hausnartzea.
Sormenezko esperientzia bat diziplinarteko modu batean bizitzea.
Irudiei galderak egiten ikastea.
Museo batera egindako bisitatik eta Mirari Echávarriren Gorputzak #1 Santa Ageda obratik abiatuko gara irudien botere afektiboari buruz hausnartzeko. Irudi berriak sortzeko eta irudi horiek zeharkatzen dituzten afektuak eraldatzeko estrategiak bilatuko ditugu.