Mirari
Echavarri
Oro har, argazkigintzaren eta bideoen bidez osatzen du bere lana. Bizitako esperientzia pertsonalekin eratutako ikerketa txikietan murgildu ohi da, eta bere sorkuntzek, feminismoak zeharkatuta, kutsu autobiografikoa dute.
Probatu nahi dudan teknikarekin ez dut objektua menderatzen saiatu nahi; aldiz, objektuaren eragina jaso nahi dut, ez esperientzia fenomenologiko soil gisa, prest bainago hortik sor daitezkeen auzi politikoei erantzuna emateko ere.
Kokatutako ikerketa
Lanak
Proposamen
didaktikoak
Helburuak
Gure gorputzak eta bideo bat
Cuerpos 1 #Santa Ageda obra abiapuntutzat hartuta, gure gorputza definitzen duen iruditeria bisualari buruzko ikerketa egingo dugu. Ikertutako iruditeria bisuala bera zalantzan jarri, irauli edo satirizatuko duen bideo bat sortzeko oinarria izango da ikerketa hau.
Mirari Echávarriren obrara eta bere sormen prozesura hurbiltzea.
Irudiek gure identitate-eraikuntzan duten botereari buruz hausnartzea.
Esperientzia sortzailea bizitzea ikus-entzunezko tresnetatik.
Feminismoa ikasgelako begirada, prozesu eta zeharkako eduki gisa ulertzea.
Helburuak
Museo batera egindako bisitatik eta Mirari Echávarriren Gorputzak #1 Santa Ageda obratik abiatuko gara irudien botere afektiboari buruz hausnartzeko. Irudi berriak sortzeko eta irudi horiek zeharkatzen dituzten afektuak eraldatzeko estrategiak bilatuko ditugu.
Mirari Echávarriren obrara eta sormen-prozesura hurbiltzea.
Prozesu artistikoetan afektuek duten funtzioari buruz hausnartzea.
Sormenezko esperientzia bat diziplinarteko modu batean bizitzea.
Irudiei galderak egiten ikastea.
Gehiago jakin
Iruñea, 1988. Arte Ederretan lizentziaduna EHU/UPVn eta Masterra Generoan, Media eta Kulturan Goldsmithseko unibertsitatean.
International Center of Photography erakundearekin eta White Columns arte-espazio alternatiboarekin lan egin du; bi kasuetan, New Yorken. Bere obra hainbat tokitan egon da ikusgai: Artium, Uharte Arte Garaikide Zentroa, Fundació Tàpies, Torre Muntadas Arte Zentroa, Nafarroako Museoa eta BilbaoArte.
Halaber, lanak proiektatu ditu Londresko eta Dublingo zinemaldi feministetan eta nazioarteko Porto/Post/Doc zinema jaialdian.
Artistaren webgunea
Beste aipamenak
Beste begiradak
Lana eta bizitza bereizezin bihurtzen dira, edo hobeki esanda, lana bizitzaren (norberaren bizitza eta besteena) zirrikitu guztietatik pasatzen da, eta badirudi artistikoak (hori ez dakigu lana edo bizitza, produkzioa edo erreprodukzioa den) bere baitan hartzen dituela argazkietatik pasatzen diren lan egiteko era guztiak.