Elvira
Palazuelos
Ingurune bisualak munduarekiko dugun pertzepzioa eta harekin harremantzeko moduan nola eragiten duen aztertzen du bere lanean. Horretarako, aldatutako marrazki, irudi eta espazioen bidez, atmosfera aluzinagarriak, anbibalenteak edo harrigarriak osatzen ditu irudipenaren ideiari lotutako estetikarekin, xehetasun zorrotzak, kolore biziak, gardenkiak eta eredu geometrikoak baliatuta. Elviraren lanetan nahasi egiten dira oroitzapen pertsonalak, aurkitutako historiak, fantasia onirikoak eta herri-kulturaren erreferentziak. Teknika, formatu, material eta euskarri andanarekin jolasean, egoera berrien eta pertzepzio-aukeren parte izatera gonbidatzen ditu ikusleak.
Oro har, ahulak eta hautemanezinak diruditen gauzen indar isilean sinesten dut.
Espazioan marraztea
Lanak
Proposamen
didaktikoak
Helburuak
Paperezko espazio aldatuak
Papera izango da gure sormenezko materiala. Euskarri gisa ematen zaion erabileratik harago, eskaintzen dituen aukera estetiko-plastikoekin esperimentatu, eta instalazioak, espazioak edo objektu aldatuak sortuko ditugu.
Elvira Palazuelosen obrara eta lan-prozesuetara hurbiltzea.
Obren analisiaren eta esperimentazio-ariketen bidez, lerro, plano, bolumen eta espazioaren kontzeptuetara hurbiltzea.
Papera bezalako material sinple bati balioa eta erabilera berriak ematea, hura baliatuta esperientzia sortzaileak biziz.
Ohartzea edozein material sormenez erabil daitekeela eta edozein errealitate fisiko eralda daitekeela.
Sortzeko teknika eta estrategia garaikideekin esperimentatzea, bakarka eta taldean.
Gehiago jakin
Madril, 1984. Arte Ederretan lizentziaduna da UPV/EHUn eta Artea, Sorkuntza eta Ikerketa masterra Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Formakuntza osatzeko, ikastaroak eta egoitzak egin ditu Parisko École Nationale Supérieure des Beaux-Arts eta New Yorkeko School of Visual Arts eskoletan. Uharte Zentroa, CAB de Burgos, MUSAC, CCCB Barcelona eta La Casa Encendida izan dira, besteak beste, bere lanen erakustoki, baita nazioarteko ekitaldi batzuk ere.Ilustrazioak eta bideoak egin ditu musika taldeentzat eta argitaratze-proiektuetarako. Jarduera artistikoaz gain, irakaskuntzan aritzen da.
Artistaren webgunea
Beste aipamenak
Beste begiradak
Kultura patriarkalak emakumeen estetika hegemonikoa baldintzatu du, eta, ondorioz, are larriago, emakumeok geure buruarekiko eta beste emakumeekiko izan dugun eta daukagun pertzepzioa ere bai; erabat ziurra da hori.(…) eragiten diguten irudien bonbardaketa etengabe baten eraginpean gaude. Zineman, publizitatean, pinturan, Interneten Guzti horri buruz hausnartzeko gonbita egiten digu Elvira Palazuelos artistak CTRL+C / CTRL+V proiektuan.
Paseko leku batean zehar egindako marrazki hedatu bat da bere proposamena, site-specific instalazio bat zuzeneko solasean erakusketa-ingurunearekin. Nora ezean ibiltzeko marrazki bat planteatzen du, paseko espazioei buruzko pertzepzio-esperientzia bat, berraurkitzeke dauden izakiak balira bezala.