Skip to main content

Atal honetan TRESNAKA osatzen duten artisten fitxak erakusten dira. hauen lanera, interesetara eta sormen-prozesuetara hurbiltzea errazten da hainbat baliabidetatik abiatuta.

Darabilen metodologiari jarraiki, testuinguruarekin erlazionatuta dauden ikerketa denboraldi luzeak aktibatzen ditu, esperientzia ukiezinak lantzeko helburuarekin.

Batez ere eskulturaren eta instalazioaren arloan egiten du lan, materialari, prozesuari eta bere burua zeharkatzen duten egoerei eta kezkei arreta jarriz.

Argazkigintzatik abiatzen da bere lana garatzeko, esparru hedatu gisa ulertuta. Zehazki, bere interes nagusiaren abiapuntua argazkigintzaren praktika da, lurraldetasuna identitatearen ikurtzat hartzen duen problematikaren aurrean.

Bere praktika artistikoa narrazio grafikoan ardazten da: komikien mugekin esperimentatu, eta arte garaikidearen beste hizkera bat bezala ulertzen ditu.

Pertsonek naturarekin sortzen dituzten erlazioak aztertzen ditu bere obran, lurraldearen eta pasaiaren kontzeptuetan bat egiten duten erlazioak. Gizarte- edo lurralde-proiektuak osatzen diren moduak eztabaidatzen ditu, fisikoki zein sinbolikoki, egoera, nazio edo giza-talde batek zehaztutako espazio fisikoa zalantzan jarriz.

Bere lanean obra grafikoekiko interesa nabari da, maila teknikoan zein prozesukoan. Trebetasun handiz, esperimentuak egiten ditu grabatuen lanbideko metodoak teknika grafiko eta material berriekin konbinatuz

Bere lanen formatuak multimediaren munduarekin daude erlazionatuta: bideoak, sare sozialak, memeak, GIF animatuak, mapa birtualak. Gaur egun, tresna horiek prozesu tradizionalagoekin konbinatzen ditu, hala nola marrazketa, collagea edo modelatzea.

Instalazioen eta ekintzen artean lan egin ohi duen talde bat da. Begirada kritiko eta konprometitu batez, sare sozial, politiko eta kulturalari hertsiki lotuta daude,

Su trabajo se desarrolla principalmente en el terreno de la escultura vinculada a lo textil y a la cerámica.

Plano piktorikotik abiatzen den arren, pintura, argazkigintza eta eskultura tartekatzen ditu bere lanean, jarrera higienizatzaile eta gogoetatsuaz

Bere sorkuntzak ekosistema heterogeneoa dira, inguru hurbilaren elementu fisiko eta emozionalez eta bizi-esperientziaz elikatzen dena.

Ingurune bisualak munduarekiko dugun pertzepzioa eta harekin harremantzeko moduan nola eragiten duen aztertzen du bere lanean. Horretarako, aldatutako marrazki, irudi eta espazioen bidez, atmosfera aluzinagarriak, anbibalenteak edo harrigarriak osatzen ditu irudipenaren ideiari lotutako estetikarekin, xehetasun zorrotzak, kolore biziak, gardenkiak eta eredu geometrikoak baliatuta.

Bere lana kapitalismoan ematen diren aldaketa eta ajusteak ulertzeko eta hauek erdi mailan eragiten duten aspektuak ikertzeko bitartekaritzat du. Antolakuntza soziala, bizi eredu hegemonikoa eta alderdi identitarioak esaterako. Industrializazioaren hasieratik sortutako produkzio eredu hegemonikoen aurrean eredu kolaboratiboak planteatzen dituzte bere lanek, eredu jasangarriak berdefinitzeko helbuarekin. 

Baliokidetasun, alderantzikatze eta truke prozesuetan egiten du lan. Horiei esker, kontrakoak diren hainbat ezaugarri-pareen artetik ikus dezakegu errealitatea: zentzugabea eta zentzuduna, kutuna eta ikonoklasta, enpirikoa eta egiaztagarria ez dena.

Irudien esparruan soilik garatzen du bere praktika, argazkigintzaren, marrazketaren eta zenbait teknika grafiko/plastikoren artean koka daitezkeen obrekin, diziplinen arteko mugak lausotzeko eta haiekin jolasteko ahaleginean

Gorputzarekin, komunitatearekin, bere gorputzaren eta beste gorputz batzuen hizkerarekin lotutako ikerketan eta arte eszenikoen eta denboraren gaineko gogoetan ardazten da bere obra.

Argazkigintzaren eta bideo-dokumentalen esparruan garatzen du bere lana. Bere bizipenak eta ingurune hurbila hartzen ditu abiapuntu, barru-barruko gune pertsonaletik unibertsala denera hurbiltzeko eta hainbat kontzepturen inguruan hausnartzeko, hala nola memoria, denboraren iragana, heriotza edo identitatea.

Su trabajo se centra en cuestiones relacionadas con los espacios abandonados, las periferias y la aparición de la naturaleza en el espacio urbano.

Se interesa sobre la propia creación artística, planteando reflexiones sobre cuestiones relacionadas con el hacer en el arte.

Bere lanean, gehienbat piktorikoa, materiarekiko etengabeko espekulazioaren bidez, kolapsoaren ondoren bizimodu berriak izateko aukerak aztertzen ditu.

Dantzaria eta koreografoa, arte bizien arloko ikerketan, sorkuntzan eta interpretazioan oinarritzen da.

Marrazketak bideratzen du bere lana. Ilustratzaile sentitzen da artista artean, eta artista, ilustratzaile artean. Ilustrazio hedatu gisa definitzen du bere praktika; ilustrazioaren mugekin esperimentatzen duena, maila formalean edo kontzeptualean, eta bere hizkeraren espazioa bera ere zalantzan jartzen duena.

Egin dituen azken lanak estu-estu lotuta daude bere jatorriarekin: Pirinio aurreko mendiak eta bertako biztanleak, gizaki zein izaki.

Diziplina anitzeko artista, baliabide, teknika eta sormen-prozesu askorekin lan egiten duena. Obra gehiena ikus-entzunezkoen eremuan garatzen du (esperimentazio/saiakera formatuan zein dokumentalean).

Argazkigintza, marrazketa eta instalazioa lantzen dituen arren, ehunezko eskultura du jardun nagusi (kakorratzarekin egindakoak bereziki), eta materialek eta teknikek eskaintzen dituzten aukera zabalak ikertzen ditu.

Eskultura, idazmena, marrazkia, irudia eta mugimenduarekin lan egiten du, egitean oinarritutako hizkuntza propio baten bilaketan eta formalizazioan

Bere lana nekez sailka daiteke eta irudiaren, eskulturaren, marrazkiaren eta esku-hartzearen alorrean garatzen da, prozedura eta hizkuntza batzuk edo besteak erabiliz, bere interes eta idealen arabera.

Bere lana itxuratzen da batez ere argazkigintza eta bideo bitartez. Normalean bizitako esperientzia pertsonaletan antolatutako ikerketa txikietan murgiltzen da, sorkuntzak feminismotik zeharkatutako xehetasun autobiografikoekin.

Bere praktika artistikoan, marrazketaren eta animazio esperimentalaren bidez, hainbat gai jorratzen ditu, hala nola subjektibitateen ekoizpena eta identitateari eta haren adierazpenei lotutako esperientziak.

Lankidetzako artearen eta bioeraikuntzaren munduan murgiltzen da Orekari. Arkitektura zentzurik zabalenean ulertzen dute, eta haien proiektuak hertsiki lotuta daude gertueneko lurraldearekin eta bertako jendearekin

Bere lan artistikoa XX.mendeko artearen bide eta lurraldeetan zehar ibiltzen da, bereziki eskultura garaikidean.

Musikaren (ahotsa) eta irudiaren (bideoa/zinema) eremuan osatzen du bere praktika, bereizirik landuta nahiz elkarren artean harremantzen.

Eguneroko objektuekin gerta daitezkeen intimitatearen loturak eta komunikazio moduak aztertzen ditu bere obran, soinu-funtzionalitatea posible egiten duten artefaktu edo gailuen garapena aztertzearekin batera.

Bere lanak natura hileko pintura parte hartzearekin lotzen du, batez ere elikagaien erabileraren bidez.

Ideal politikoen errepresentazioak eta gatazka garaietako sinesmenak ikertzean ardaztu da bere lana azken urteotan, eraikuntza memorialetatik eta aztarna fisiko zein ideologikoek pertsonengan utzitako egoeretatik abiatuta.

Bere lanak bere biografia zeharkatzen duten oihalez, hariz eta kolorezko orbanez egindako kontakizunak dira.

Eskulturaren, pinturaren eta marrazketaren esparruan garatzen du bere praktika. Emakumezkoen subjektibotasuna eta genero auziak beti egon dira bere lanetan, hainbat gai jorratzearen bidez: besteak beste, maitasuna, harreman sentimentalak, anorexia, emakumezkoen ablazioa eta amatasunarekin lotutako irudiak.

Mundu digitalean eta medio berrien inguruan garatzen du bere lana: zuzeneko performanceak, ikus-entzunezko proiektuak, instalazio elkarreragileak, grafika generatiboak.

Bere praktika artistikoak nolabaiteko prozesu-metodologia bati eutsi dio, muntaketa erabat azpimarratuz, bidegurutze hibridoetan belaunaldi-gertaera batzuei buruzko ikerketan eta azterketan oinarritutako istorio kontrajarriak marrazteko.

Argia eta pertzepzio-prozesuak, argazkigintza esperimentala eta horren teknologiak aztertzen ditu, geometriari eta espazioari lotuta daudenak.

Bere lanaren ezaugarri nagusiak entzutearekin eta soinuekin zerikusia duten komunikatzeko edo sortzeko moduen inguruko Ikerketa eta jakin-mina dira.

Ahots bidezko musika herrikoi eta esperimentalaren, mugimenduaren eta antzinako adierazpen kultural afrokaribetarren arteko bateratasunak eta hibridazioak sortzen dituzten prozesuetatik garatzen du bere praktika