Iranzu
Antona
Ikerketa eta praktika artistikotik sorkuntzaren noziora hurbiltzen da hainbat proiektutan oinarrituta. Sorkuntza-prozesuen konplexutasunari buruzko gaiak interesatzen zaizkio, hala nola kontrolaren eta kaosaren arteko negoziazioa, galera edo arrazionaltasunaren eta sentsibilitatearen artean ezartzen den harremana.
"Paisaiaren irudia harrapatzea bera eraikuntza bat da."
Materia sentikorra
Lanak
Proposamen
didaktikoak
Helburuak
Espazio arkitektoniko deseraikia
Bertako espazio-arkitektura publikoa bere balio estetiko, formal, emozional eta sentsorialetatik aztertu ondoren, ikertutako alderdi guztiak irudikatzeko instalazio artistiko bat sortuko dugu.
Iranzu Antonaren obrara gerturatzea.
Ingurune arkitektoniko hurbilena fisikoki eta emozionalki pentsatzea estrategia artistikoen bidez.
Eskolan instalazio artistiko bat sortzea.
Gehiago jakin
Iruñea, 1979. Arte Ederretan lizentziaduna eta doktoregaia da UPV/EHUn. Hainbat sormen beka jaso ditu Nafarroako Gobernuaren, Bizkaiko Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Artista egoiliarra izan zen Arteleku eta BilbaoArte zentroetan. Bere lanak ikusgai egon dira museo eta arte zentroetan, adibidez, Azkuna Zentroan, Huarte Arte Garaikideko Zentroan, Bilboko Rekalde Aretoan, Space4Arten (Kalifornia), Koldo Mitxelenan, BilbaoArte Fundazioan, Jorge Oteiza Fundazio Museoan edo Durangoko Arte eta Historia Museoan.
Beste begiradak
Agertze horretan, estiloen eta gauzak egiteko eren nahaste horretan, forma nolabaiteko muga baterantz eramateko joera dago. Eztanda bat. Eta zerbaitek iradokitzen du beste espazio batzuetan pentsatzeko aukera, okupatzeko edo/eta bertan bizitzeko beste modu batzuetan, horien barruan izateko eta egoteko beste modu batzuetan.
Iranzu, artista gisa, jatorrizko une batetik abiatzen da, edo une horretaraino atzera egiten du, zientziaren eta poesiaren bideen arteko bidegurutzea baino lehenagokoa dena. Fenomenologoek bizitza fatikoa deitzen diote. Oraindik ez dago kontzepturik, ezta enuntziaturik ere. Oraindik ez dago estilorik, ezta maila biografikorik ere. Oraindik ez dago hizkerarik zentzu instrumentalean, baizik eta hizkera bera sortzen ari da.