Atal honetan proposamen didaktiko batzuk erakusten dira. Arte-hezkuntzako profesionalek diseinatutako tresnak dira, artisten sormen-prozesuak eskoletan edota beste hezkuntza-testuinguruetan erabiltzeko.
Bizileku baten erregistroa
Gure eguneroko bizitzako leku baten orainaren eta iraganaren inguruan ikertuko dugu, gerora estrategia artistiko ezberdinen bidez esanahi berriak emateko.
Gure zeregin partekatua lurralde propio horren elementu, fenomeno edo hura bizitzeko modu berezituak erregistratzea edota berreraikitzea izango da.
Helburuak
• Alberto Oderizen obrara zein lan-prozesuetara hurbiltzea.
• Tokiko ondarea ezagutzea eta balorean jartzea, norberaren esperientziatik abiatuta, indibidualtasunetik kolektibora.
• Landa-lana, ikerketa eta lurralde jakin batean jardutea eskatzen duen prozesu artistiko kolektiboa bizitzea.
• Teknika eta tresna artistiko ezberdinen bidez kolektiboki esperimentatzea.
Behin emakume bat...
Gure historia eta ingurune hurbileko emakumeen bizi inspiratzaileen inguruan ikertuko dugu. Fanzinearen formatuarekin esperimentatuz, irudi eta hitzekin, haien istorioak kontatuko ditugu, orainaldira ekarriz eta haien bizitzekin nahastuz.
Helburuak
- Celia Viadaren lanera eta lan-prozesuetara hurbiltzea.
- Pertsona baten bizitzari buruz bakarka eta taldean ikertzea, hainbat angelutatik eta hainbat estrategia eta baliabide erabiliz.
- Gure inguruko edo historiako emakume garrantzitsuen, ezkutukoen edo aitzindarien bizitzak aintzatestea eta balioa ematea.
- Fanzinearen adierazpen-aukerak esperimentatzea eta erabiltzea, kontakizunak egiteko bitarteko gisa.
Pinturarik gabe pintatzea
Eta gure ikasgela margotzeko mihise zuri batean bihurtuko balitz? Eta pinturarik gabe margotu ahalko bagenu? Gainezka egiten duten kolore-orbanetatik abiatuta, gure ikasgelak
eraldatuko ditugu, bolumen, ehundura, forma eta kontaera berriak sortuz. Horretarako, gertuko objektu eta elementuak erabiliko ditugu, kolore-paleta moduan “margotzeko” eta
espaziotik hedatzeko.
Helburuak
- Miren Doizen obrara zein lan-prozesuetara hurbiltzea.
- Pintura hedatuaren kontzeptura bizipenetik hurbiltzea. Planotik bolumenera, orbanetik objektura, etab.
- Gure ingurune hurbileko elementu eta objektuak berrerabiltzea, haren ezaugarriei erreparatuz (fisikoak, sinbolikoak, poetikoak) kontuan hartuta, sortze-prozesu partekatu baten abiapuntu gisa.
- Lan-prozesu esperimentalak bizitzea, sentsazioen, keinuen eta ekintzen fluxutik eramaten utziaraziz eta kolore, material eta forma bakoitzaren aukerak esploratuz.
Beste kontakizun batzuk
imajinatzea
Gure edo gure inguruaz eraikitako kontakizunari buruz hausnartuko dugu, hura deskonposatzeko, bere elementu gakoak identifikatuz. Azkenik desmuntatu egingo dugu, elementu berdinak erabiliz kontakizun alternatiboak sortuz.
Helburuak
- Pr0t0c0lectiv0-ren obrara zein lan-prozesuetara hurbiltzea.
- Gizartearen eraikuntza kulturalaz kritikoki hausnartzea.
- Errealitatea kontakizun bakar gisa aurkezten duten komunikazioestrategiak eta -baliabideak ezagutzea.
- Errealitatea sortzeko aukerak aztertzea, irudikatutako edo nahi diren beste eredu batzuetan oinarrituta.
- Mass-mediaren adierazpen-aukerak erabiltzea eta esperimentatzea.
Natura birsortu: kaosa eta ordenaren artean
Naturaren formen eta matematikaren arteko erlazioaren inguruan ikertuko dugu, gero errepresentazio eta esperimentazio prozesuan murgiltzeko: marrazkiaren, collagearen eta pinturaren bidez mundu naturala berregingo dugu, analitikoa eta intuitiboa nahasten diren jarraibideak aintzat hartuz.
Helburuak
- Pedro Marco Landaren obra eta lan prozesuetara hurbildu.
- Matematikak, artea eta naturaren arteko loturan sakondu.
- Disziplina ezberdinak (marrazketa, collagea, pintura) erabiliz formen itxurarekin esperimentatu.
- Sortzeko/egiteko modu ezberdinak sentitu eta hauetaz kontziente izan: analitiko-kontzeptuala, intuitibo-esperimentala
Beldurraren habitata, margotutako leku bat
Pintura, jokoa eta zoria abiapuntutzat hartuta, fikziozko eta fantasiazko mundu bat sortuko dugu. Gure beldur eta lotsak bertako biztanleak izango dira, izaki bitxien itxura hartuta.
Helburuak
Jose Castiellaren obrara eta lan-prozesuetara hurbiltzea.
Gure beldur eta lotsei buruz hausnartzea.
Zoria sormenezko baliabide gisa erabiltzea eta harekin esperimentatzea.
Prozesu artistikoak talde-katarsirako tresna gisa erabiltzea.colectiva
Taldean pentsatzeko instalazioak
Talde artistiko bat sortuko dugu eta hainbat ekintza diseinatuko, partekatzen dugun arazo edo gatazka bati buruzko hausnarketa eta analisia sustatzeko.
Helburuak
Cabeza de Artista taldearen obrara eta lan-prozesuetara hurbiltzea.
Instalazio edo ekintza parte-hartzaile bat diseinatzea, sormenezko ariketa politiko gisa.
Taldean egindako lanaren (adostasunak eta desadostasunak) balioa nabarmentzea, ikasketa-prozesu garrantzitsu gisa.
Inguruan dugunari buruz hausnartzea artearen bidez
Espazio simulatuak
Jatorriz ez zen zerbait irudikatuko duen irudi bat sortuko dugu. Guretzat ohikoak diren lekuen irudiekin jolastuko gara existitzen ez diren leku asmatuak irudikatzeko. Hortik abiatuta, irudiek irudikatzeko duten funtzioari buruzko debate bat egingo dugu.
Helburuak
Dick Rekalderen obrara eta lan-prozesuetara hurbiltzea.
Irudiek hizkuntza eta irudikapen gisa daukaten balioari buruz hausnartzea.
Irudiekin jolastea askotariko teknikekin.
Erabakiak banaka eta taldeka hartzea sormen-prozesu gisa lantzea.
Materialak eta gorputzezko memoriak
Instalazio bat osatuko dugu gure gorputz-esperientzietatik ateratako eskulturekin. Hainbat teknika erabilita, espazioarekin, materialekin eta gorputzekin esperimentatuko dugu geuregan modu kolektiboan pentsatzeko, bizipen indibidualetatik abiatuta.
Helburuak
Amaia Graciaren obrara eta lan-prozesuetara hurbiltzea.
Geure gorputzen eta gorputz-esperientzien botere poetikoaren inguruan hausnartzea.
Materialekin eta hainbat teknikarekin (bideoa, collagea, eskultura, soinua) esperimentatzea.
Hezkuntza emozionalaren bidez enpatia lantzea.
Nire ahotsa, zure ahotsa, nire ahotsa
Bizi-esperientzia batetik abiatuko gara, non gure ahotsa erdigunean egongo den. Ondoren, ikerketa- eta sormenprozesu bat sortuko dugu, non beste ahots batzuek gure oroitzapenak mugitzen eta hortik birpentsatzen lagunduko diguten.
Helburuak
Zarys Falconen obrara eta lan-prozesuetara hurbiltzea.
Gure ahotsen balio poetikoa eta emozionalki hezteko daukaten indarra ikertzea eta hausnartzea.
Ahozko transmisioaren balioa nabarmentzea, identitateeraikuntzako eguneroko jarduera gisa.
Gauzak etengabe zalantzan jartzea sorkuntza-tresna gisa ulertzea.
Gure gorputzak sortzen dituen soinuekin eta beste batzuek sortutako soinu-materialarekin esperimentatzea.