Xabier
Erkizia
Musikaria, ekoizlea, kazetaria eta soinu-artista. Ikerketa eta jakin-mina dira bere lanaren ezaugarri nagusiak, beti ere entzutearekin eta soinuekin zerikusia duten komunikatzeko edo sortzeko moduen ingurukoak badira. Hainbat diziplinetako eta jatorritako artistekin batera egin du lan (estudioan zein zuzenean), eta bere praktikak eremu zabala hartzen du: irratia, musika-ekoizpena, idazmena (musikari buruzko iritzi artikuluak, saiakerak), soinu-bandak konposatzea (zinemarako, antzerkirako, dantzarako), baita alderdi esperimentala ere (instalazioak, musika konkretua, etab.).
Denak mantentzen du egunero soinuarekin erlazio kurioso bat. Ez gara konturatzen baina guk etengabe entzuten dugu. Badago esaldi bat gazteleraz esaten duena "resulta que los oidos no tienen párpados", hau da, belarriek ez dutela isteko modurik. Lo egiten dugunean ere entzuten jarraitzen dugu...
Gaur falta zaigun zarata
Lanak
Proposamen
didaktikoak
Helburuak
Ezagutzen al ditugu lekuak beren soinuengatik? Zer informazio ematen digute leku bakoitzeko soinuek? Zer eskeintzen diogu guk soinu-paisaia horri? Eta nola eragiten du gugan?
Hausnarketa hori ikasleen espaziora eramango dugu; eskolara. Soinu-ikerketa txiki bat proposatzen dugu, entzumen-ariketa errazekin, espazioa ezagutzeko eta bertan bizitzeko modu berri bat ekarriko duena.
Xabier Erkiziaren obra eta sormen prozesuetara hurbiltzea.
Entzumen-ariketetara ohitzea, ikasteko modu gisa. Isiltasuna, entzumen-ariketak eta soinu-ekoizpena, ikerketa-tresna gisa lantzea.
Soinuak paisaiaren eraikuntzan eta paisaiarekin dugun harremanean duen garrantziaz gozatzea eta horretaz jabetzea.
Gehiago jakin
Lesaka, 1975. Artista sonoro, creador radiofónico, productor y periodista. Su trabajo se fundamenta en la investigación entre distintas personas, sonidos y formatos, ya sea en instalaciones sonoras, grabaciones o composiciones musicales. Ha desarrollado su actividad en Europa, América y Asia, y ha publicado una larga lista de obras, tanto en solitario como en colaboración con otros artistas. Co-dirigió el Festival de Otras Músicas ERTZ y fue coordinador del laboratorio de sonido AUDIOLAB de Arteleku. Actualmente participa en varios proyectos sonoros como Billy Bao o Soinumapa.net. Compone bandas sonoras para films, además de colaborar regularmente con varios medios de comunicación.
Artistaren webgunea
Beste begiradak
Xabier Erkiziaren hitzak jarraian irakurtzen direnean, arazo bera eragiten dute beti. Arreta jarri behar da, gelditu, berriro irakurri eta birpentsatu. Eta ez da era nahasian azaldu direlako. Aitzitik, musikarientzat, gizakientzat, hiri handietako zein herrietako biztanleentzat edo bizitzaren ikusle (soinudun) soilentzat interes handikoak diren (edo interes handia piztu beharko luketen) gaiei heltzen dietelako.