Skip to main content

Fermín
Díez de
Ulzurrun

Bere lana kapitalismoan ematen diren aldaketa eta ajusteak ulertzeko eta hauek erdi mailan eragiten duten aspektuak ikertzeko bitartekaritzat du. Antolakuntza soziala, bizi eredu hegemonikoa eta alderdi identitarioak esaterako. Industrializazioaren hasieratik sortutako produkzio eredu hegemonikoen aurrean eredu kolaboratiboak planteatzen dituzte bere lanek, eredu jasangarriak berdefinitzeko helburuarekin. 

Kolokan jartzen ditu produkzio eredu hegemonikoek ,pertsonek duten eredu sozioekonomikoetan duten eragina, antolakuntza eredu hauek kontsumo ereduetan erabakiorrak diren heinetik…

Lantzen ari naizen gaia ulertzeko, prototipo bat diseinatu ohi dut. Martxan jarri, eta prozesuan zer gertatzen den ikusten dut.

Fermín Díez de Ulzurrun

Maslow

industries

Maslow
industries

Lanak

Dinero negro

Errotuladore iraunkorrarekin tintaztatutako diru beltza. Ed. Abierta

11,8 x 6,1 cm

94 D.D.

Antes de Duchamp/ Después de Duchamp

Laser bidezko ebakitako altzairua eta pintura elektrodepositatua. Kopia bakarra

185 x 45 x 2 cm

93 D.D

Maslow exercises

Granitoa eta silestone

25 x 25 x 10 Cm

96 D.D

33430467J

Nortasun-agiria

7,5 x 5.2 x 0,35 Cm

86 D.D.

Capitalism never happened

1 dolarreko 23 billete ebakita
2 dolarreko 23 billete ebakita
5 dolarreko 23 billete ebakita
10 dolarreko 23 billete ebakita
20 dolarreko 23 billete ebakita
50 dolarreko 23 billete ebakita
100 dolarreko 23 billete ebakita

185x35 Cm. c/u

91 D.D:

Proposamen
didaktikoak

Helburuak

Gure identitate ofiziala aztertuko dugu, fiktizia berri batean pentsatzeko. Zer identitate (bat edo hainbat) sortzen dugu guk, eta zein edo zeintzuk sortzen ditu sistemak?

Bizi garen sistema ekonomiko eta politikoak identitatea eraikitzeko dituen mekanismoak aztertzea, eguneroko espazioetatik abiatuta.

Disidentzia identitariorako espazio bat sortzea.

Eguneroko errealitatea erabiltzea, eraikuntza identitario kontziente baterako agertoki gisa.

Identitate digitalaren kontzeptua eta datuak sarean lantzea.

Helburuak

Sistema kapitalistaren gainbalioak administratzeko mekanismoak aztertuko ditugu eta gainbalio horiek kudeatzeko beste eredu batzuk modu esperimentalean aztertu.

Fermin Diez de Ulzurrunen artelan eta prozesuetara hurbiltzea.

Gure bizitza garatzen duten mekanismo ekonomikoak aztertzea.

Sistema ekonomikoari buruzko hausnarketa gune bat sortzea.

Sistema kapitalista eta bere paradoxak ulertzeko matematikak erabiltzea.

Gehiago jakin

Iruñea, 1971. Industria diseinatzailea da, eta Industria planten Zuzendaritza graduondokoa egin zuen UPCn.  Maslow industries erakundearen sortzailea eta zuzendari nagusia da. Komisariotza, sormen eta eskubide intelektualen administrazio proiektuak produzitu eta kudeatzen ditu erakunde horrek. 

Erakusketak egin ditu Iruñean, Bilbon, Pontevedran, Huescan, Madrilen, Mallorcan eta Berlinen. Nafarroako Gobernuaren, EREMUAKen eta CIEC Fundazioaren (Betanzos) dirulaguntzak jaso ditu. Lan artistikoaz gain, lan profesionala egiten du automobilgintzaren sektorean industria zuzendari gisa.

Beste begiradak

Maslowen piramidearen mailen bidez, errealitatea (berr)eraikitzeko parametroak proposatzen ditu Fermín Díez de Ulzurrunek. Gure iruditeriaren elementuak erabiltzen ditu eta gure ikonosferaren paisaia bisuala birpasatzera gonbidatzen gaitu. Horretarako, gizartean finkatutako egiturei erreferentzia egiten dieten ikuspuntu berriak ematen dizkigu artistak.

Ana García Alarcón