Skip to main content

Miren Doiz

Bere praktikak pinturaren modu tradizionalak iraultzen ditu, pintura hedakorrera eramaten duen bere mugei buruzko ikerketa batean, askotan espazio bakoitzerako espezifikoki egindako esku-hartze handi gisa. Kolorea kontzeptu piktoriko gisa hartuta, bere lana argazkigintzara, instalaziora edo eskulturara hurbiltzen da, pintzelkadaren keinua ordezkatzen duten materialen eta objektuen bidez.

Margolaria bezala jotzen dut nire burua, uste baitut nire begiak, begiratzeko eta eraikitzeko modua piktorikoa izaten jarraitzen duela.

Miren Doiz

Muga potentzia gisa

Muga potentzia gisa

Lanak

S/T (Un paisaje personal y culpable)

Pintura kuboak, inprimagailua, beira, arropa, maskarilak, burdina, erretxina, pintura eta oihalezko zinta itsasgarria

60x85x100 inguru.

2021

7 formas y una cucharilla

Hormetan eta zoruan esku hartzea, foam, metakrilatoa, zura, dybond biniloa, oihala, papera eta pintura

2018

Pétalo, hueso, aguja, huso

Zura, oihala, xaboia eta beira

180x300cm

2017

Retroalimentación

Pintura plastikoa, kartoia, plastikoa, biniloa eta zinta itsasgarria horma eta zoruaren gainean

20 m2 inguru

2014

trampantojo

Pintura plastikoa eta koloretako arkatzak hormaren gainean

5x31,5 m

2014

Proposamen
didaktikoak

Helburuak

Eta gure ikasgela margotzeko mihise zuri batean bihurtuko balitz? Eta pinturarik gabe margotu ahalko bagenu? Gainezka egiten duten kolore-orbanetatik abiatuta, gure ikasgelak
eraldatuko ditugu, bolumen, ehundura, forma eta kontaera berriak sortuz. Horretarako, gertuko objektu eta elementuak erabiliko ditugu, kolore-paleta moduan “margotzeko” eta
espaziotik hedatzeko.

  • Miren Doizen obrara zein lan-prozesuetara hurbiltzea.
  •  Pintura hedatuaren kontzeptura bizipenetik hurbiltzea. Planotik bolumenera, orbanetik objektura, etab.
  •  Gure ingurune hurbileko elementu eta objektuak berrerabiltzea, haren ezaugarriei erreparatuz (fisikoak, sinbolikoak, poetikoak) kontuan hartuta, sortze-prozesu partekatu baten abiapuntu gisa.
  •  Lan-prozesu esperimentalak bizitzea, sentsazioen, keinuen eta ekintzen fluxutik eramaten utziaraziz eta kolore, material eta forma bakoitzaren aukerak esploratuz.

Gehiago jakin

Iruñea, 1980. EHUko Arte Ederretan litzentziatua. 
DKV Estanpa Saria jaso du, baita Pollock-krasner Fundazioaren eta Espainiako Akademia Errealaren bekak ere.
Bere lana CA2M, Matadero Madrid, Tabacalera, ICO Museoa, Lázaro Galdiano Museoa, Nafarroako Museoa, Unión Fenosa, Tabakalera, Villa Croce (Genova), UCA Canterbury edota Mexikoko Espainia Zentro Kulturalean erakutsi du. Hala nola Madril, Milan edota Lisboako hainbat galerietan. Bere lana bilduma ezberdinetan presente dago, Coca-Cola Fundazioan, Madrilgo Komunitatearen Arte Garaikideko Bilduman, ICO Museoaren Bildumetan edota DKV Bilduman bezala.

Beste begiradak

Miren Doizen lanen eskulturara hurbiltzea (...) oroimenetik eta pinturatik abiatzen da, formara hurbiltzeko prozesuan. Margotzeko ekintzak, ez bakarrik pigmentuekin baizik eta objektuekin ere, zatiketatik eraikitzako gorputzen aktibatzea dakar, existitzen diren objektu eta materialei esanahi berria emateko norberak duen beharraren aurrean estetika posible gisa.

Juan Pablo Huercános

Hedapenak anitzak dira, formak abanikoan irekitzen dira, hormatik lurrera pasatzen dira eta alderantziz, edo izkinak biltzen dituzte. Itxurazko inprobisazio zehatzeko forma-, kolore- eta ehundura-jokoak dira.

Berak aurkitutako objektu bakoitzean, oihalen soberakinetan eta hiriko hormetatik askatzen diren kartelen zati bakoitzean, pintzelak ia erabat aparkatu eta margotutakoari heltzeko erabaki drastikoaren azpian politikoa ez dagoela pentsatzera aurka egiten diot. Keinua gelditzea eta lana moztu eta itsastearen forman hozten uztea.

Ángel Calvo Ulloa

Interesa dakizuken beste artista batzuk