Inés
Aubert
Dantzaria eta koreografoa da. Gorputzarekin, komunitatearekin, bere gorputzaren eta beste gorputz batzuen hizkerarekin lotutako ikerketan eta arte eszenikoen eta denboraren gaineko gogoetan ardazten da bere obra. Emozioen mundua konplexurik gabe lantzen du, dantzaren, gorpuz adierazpenaren eta musikaren bidez emozioak agerian jartzen baititu, batetik bestera igarotzen eta balioesten. Rescoldos sortu zuen Xabier Irigibel Uriz eta Rodolfo Seasekin batera; artearen bidez eraldaketa sozialaren alde jarduten duen antzerki eta ikuskizunen produkzio talde artistiko bat.
Bizitza dantza da, etengabeko mugimendua, isiluneak-etenaldiak egitea, inguruan dudan guztian ikusten dut dantza: naturan, gorputzetan, keinuetan, soinuetan.
Pertsonekin dantzan
Lanak
Proposamen
didaktikoak
Helburuak
Dantzaren bidez geure burua adierazteko geure modua bilatuko dugu, eta behaketa eta entzutea landuko ditugu guregana eta gainerako ikaskideengana.
Inés Auberten obrara hurbiltzea.
Emozioak arakatzea, haiekin konektatzea eta dantzaren bidez adieraztea.
Adierazpenaren, keinuaren, begiradaren sotiltasuna aztertuko dugu, gure buruari eta ingurukoei entzunez.
Dantzaz gozatzea.
Helburuak
Dantza eta mugimenduaren bitartez zaintzen gara
Gorputz-esplorazioko eta -adierazpeneko prozesu bat eraikiko dugu, parte-hartzaileen arteko harremanak eta elkarrekiko zaintza ehuntzeko.
Inés Auberten artelanetara eta prozesuetara hurbiltzea.
Norberaren eta taldearen nahiak eta beharrak adierazi ahal izateko, konfiantzazko eta hurbiltasunezko espazio bat sortzea parte-hartzaileen artean
Elkar zaintzeko oinarriak eratzeko laguntzen diguten gaiak identifikatzea.
Dantzatik eta mugimendutik abiatuta, hautatutako gaia adierazteko moduak bilatzea, elkarrekiko zaintza lantzeko.
Gure ikaskideek adierazi dutenetik abiatuta, elkarrizketa bat sortu gorputz eta mugimendua erabiliz.
Gehiago jakin
San Jose (Costa Rica), 1977. 2016ko azaroaz geroztik Iruñean bizi den dantzari eta koreografoa. Dantzan graduduna da Costa Ricako Unibertsitate Nazionalean eta C. R. Dantza Konpainia Nazionaleko kide izan zen (2000-2005).
Rescoldos taldea sortu zuen, mugimenduaren arteak eta parte-hartze sozial inklusiboa lotzen dituen diziplinarteko elkartea. Egindako lanen artean daude, besteak beste, 5 ospitaletako kimioterapia geletan aurkeztutako «Lic. Alvarado y su escribiente» pieza eta adineko 21 pertsonek antzeztutako «Edición Limitada» antzezlana.
Aintzatespenak: Ob skena 2020 Hurbilekoak Uharte Zentroa, En Tiempo DNA 2020, KAPIK 18-19 Kreazio Artistikoko Prozesuen Imajinazio Kolektibo Programa.
Periferia, Barañain Auditorioa 2017 Esferas proiektuarekin, Colaboratorio egoitza Uharte Zentroa-DNA 2017, IBERESCENA 2014 Dantzagunean eta Costa Ricako Kultura Ministerioak PROARTES funtsaren bidez babestutako hainbat proiektu. 2018an Nafarroako Gobernuaren DNAn (Nafarroako Dantza Jaialdia) lan egin zuen ikus-entzuleen bitartekaritzan eta sorreran.
Beste begiradak
Aubertek bere beldurrei aurre egiten die, mugetan kokatzen da erosotasuna saihesteko eta hausnarketara bultzatzen gaitu dantza baliatuta.
Coronadoko adineko pertsonek dantza eta antzerkia batu zituzten Edición Limitada antzezlanean mezu hau helarazteko: adineko jendeari ezaxola egitea ere indarkeria da.