Skip to main content

Irati
Gorostidi
Agirretxe

Zinemaren esparruan kokatzen da bere lana; Pasaia Bitartean dokumentalarekin debuta egin zuen zuzendari eta ekoizle gisa. Hainbat koprodukzio, kolaborazio eta lan propio egin ditu, non askotariko gaiak bateratzen diren: industria, lana eta langile-mugimenduaren irudikapena, baita gai horiek euskal testuinguruan elkartzen diren modua eta horren espiritualtasuna ere. Halaber, beste zinemagile batzuekin etengabeko lankidetzan eta elkarrizketan egotea da bere praktikaren ezaugarri nagusia.

Gertaera hurbil baina ezezagunen bat aurkitzea izan daiteke proiektu baten abiapuntua.

Irati Gorostidi

Gorputz airisak

Gorputz airisak

Lanak

Anekumen

16mm digitalera transferitua

70-90'

2022 (en proceso)

Unicornio

16mm digitalera transferitua

18min

2021

OT-IL

8mm-ko pelikula

8'

2020

Euritan

Bideoa / HD

20'35''

2017

Pasaia Bitartean

Bideoa / Audiovisual

51'

2016

Proposamen
didaktikoak

Helburuak

Ezezagunaren eta posiblearen kartografia artistikoak

Ezezagunaren eta posiblearen kartografia artistikoak

Nor gara? Zer irakatsi/ikasi nahi dugu? Nola egin dezakegu?

Askotan, mundua zatiketaren bidez ezagutzen saiatzen gara, zati txikitan banatzen eta zenbait irizpideren arabera sailkatzen. Gauza bera gertatzen da gure burua aurkeztu eta nor garen erakusten saiatzen garenean. Jatorria, adina, sexua... Baina badira definitzen gaituzten beste alderdi batzuek ere, gu geu bihurtzen gaituztenak, eta seguruenik komunitate bihurtzen gaituztenak. Ikusten zailagoak edota ezezagunagoak diren alderdiak dira, horregatik mapa-bisual edo kartografia artistikoetan biltzen saiatuko gara.

Irati Gorostidiren sormen- eta ikerketa-lan eta -prozesuetara hurbiltzea.

Elkar ezagutzea, gure iruditeria partekatzea, eta norbanakoaren eta taldearen identitateari buruz hausnartzea.

Kartografia ikaskuntzarako metodologia eta tresna gisa ulertzea.

Eskola-kurriculumari eragitea, ikasleen errealitate espezifikoei zuzenean lotutako eduki berriak proposatuz.

Gehiago jakin

Eguesibar, 1988. Arte Eder eta Zinema eta Ikus-entzunezko Ikasketa Garaikide ikasketak egin zituen. Bere obrak hainbat aldiz hautatu dituzte; bere lehen filma, Pasaia Bitartean, jada Sevillako Zinema Europarraren Jaialdian estreinatu zen eta New Yorkeko Anthology Film Archives-ek programatu zuen. Berarentzat ohikoak dira kolaborazioak eta koprodukzioak; gaur egun, Donostia eta Brooklyn artean bizi da, eta bere filmak nazioarteko zinemaldi eta museoetan proiektatu dituzte.  

Beste begiradak

Pasaia Bitartean-en ez dago argibiderik jendea testuinguruan jartzeko, ez errotuluen bidez edo diskurtsoa txirikordatzen duen off ahots baten bidez. Ahozko adierazpen besterik ez daude, oso desberdinak haien artean, eta ahotsak aurrea hartzen dio irudiari.

Harribitxi poetiko txiki edo urregintza arrazionalistako pieza gisa defini daitekeen dokumentala. Nolanahi ere, Pasaia Bitartean pasio hutsa da, arrazoiketa hutsa, arkitektura emozional hutsa.

Alex P. Lascort

Memoria partzialari buruzko gogoeta egiten duen pieza da, eta emakumeari ukatutako protagonismoa irmo aldarrikatzen du, objektibotasun historikoa aplikatzearen alde eginez.

Juan Antonio Moreno

Interesa dakizuken beste artista batzuk