Skip to main content

Ione
Atenea

Argazkigintzaren eta bideo-dokumentalen esparruan garatzen du bere lana. Bere bizipenak eta ingurune hurbila hartzen ditu abiapuntu, barru-barruko gune pertsonaletik unibertsala denera hurbiltzeko eta hainbat kontzepturen inguruan hausnartzeko, hala nola memoria, denboraren iragana, heriotza edo identitatea.

Irudi dokumentalak (argazkiak zein bideoak) baliabide apropos bihurtzen dira lehenengo pertsonan bizitako ikerketa prozesuetatik ateratako kontakizunak eta fikzioak irudikatzeko eta berreraikitzeko.

Ikerketa-eremu horietan (bere familia, hormatutako etxe bat edo preso egondako emakumeen ziegak) bere lanak sortzeko material mota ugariz (argazkiak, oroitzapenak, marrazkiak, objektuak, desirak, eskutitzak…) elikatzen da.

Neure inguruan gertatzen dena oinarri hartuta lan egitea gustatzen zait, hurbileko gauzekin eta maitasunetik. Historia pertsonaletatik abiatzea hausnartzeko, ikasteko edo gizakiengana eta unibertsala denera hurbiltzeko.

Ione Atenea

Denborak

harrapatzea

Denborak
harrapatzea

Lanak

Enero

Full HD bideoa

69´

2019

La casa del´artista

Full HD bideoa

60´ gutxi gorabehera

2017-2020

24/07

Full HD bideoa eta liburua, 19x16cm  (64 orrialdea)

6´32 (bideoa)  19x16cm  (64 orrialdea)

2015

Las 30 últimas

Full HD bideoa

30´ gutxi gorabehera

2018 - 2020 (egiten)

Proposamen
didaktikoak

Helburuak

Familia-album bateratu bat sortuko dugu erakusketa gisa, gure familia-iraganetik etorritako argazkiak, abestiak eta atzemandako beste ondare-elementu batzuk erabiliz.

Norberaren familia-iraganari buruzko ikerketa egitea eta harekin nahastea sormen-prozesuen bidez.

Ondare inmateriala aitortzea eta hari balioa ematea, arlo pertsonaletik kolektibora.

Sortutako materialekin erakusketa bat sortzea.

Gehiago jakin

Iruñea, 1985. Arte Ederretan lizentziaduna da UPV/EHUn. Argazkigintza, Artea eta Teknika masterra egin zuen Valentziako Unibertsitate Politeknikoan, baita Sorkuntza Dokumental masterra Pompeu Fabrán. Banakako erakusketak egin ditu Boliviako Martaderoan, Iruñeko Ziudadelan eta Valentziako Espacio 55 elkartean, besteak beste, baita zenbait talde-erakustaldi ere Polonian, Madrilen, Bartzelonan, Iruñean, Tenerifen eta Valentzian. Bere lanek hainbat sari eta aipamen jaso dituzte, eta zinema eta dokumental jaialdietan erakutsi dira, hala nola Iruñeko Punto de Vista (2020) eta Gijongo 57. Nazioarteko Zinema Jaialdian (FICX).

Beste begiradak

Gorpuztasuna eta zentzumenak ulertzeko duen eratik sortzen ditu begi hutsez ikusten denetik harago joateko baliabideak, pertsonak lotzen dituzten erlazioetan dagoen egia ukiezina harrapatu ahal izateko. Bere burua protagonista den introspekzio jarduera bat da.

Ramón Rey

(…) ekintza garaikide bat, etxe bat okupatzea, adibidez, (…) bertan bizi zirenen memoriaren susperraldi-jarduera bihurtzen da (…), sentikortasun handiz, bi pertsona fikziotik errealitatetik baino hurbilago dagoen bizitza baten pertsonaia bihurtzen dira.

Ismael Manterola.

Interesa dakizuken beste artista batzuk