Skip to main content

Cabeza
de Artista

Instalazioen eta ekintzen artean lan egin ohi duen talde bat da. Haien obran oso presente daude haien erro sozial eta kulturalak, eta, testuinguru horren baitan, praktikaren funtsezko ardatza da parte-hartzea. Sare sozial, politiko eta kulturalari hertsiki lotuta daude. Begirada kritiko eta konprometitu batez, gai hauek jorratu dituzte, besteak beste: artearen merkantilismoa, armen trafikoa, migrazioak eta artistaren identitatea.

Ez dugu arte-objektua objektu salgarri, merkaturagarri (...) gisa planteatzen. Ez dugu objektu artistikoa mespretxatzen, hori ez da kontua, baina ez dugu uste helburu bat denik, hausnarketara gonbidatzeko bitarteko bat baizik.

Cabeza de Artista

Arte politikoa eta artibismoa

Arte politikoa eta artibismoa

Lanak

Dogeatdog

Teknika mistoa

Neurri aldakorrak

2006

STOP / 9 mm

Teknika mistoa

Neurri aldakorrak

2007

Cabeza de Artista

Teknika mistoa

Neurri aldakorrak

2013

Partidero

Teknika mistoa

Neurri aldakorrak

2020

Acéphale

Teknika mistoa

Neurri aldakorrak

2021

Proposamen
didaktikoak

Helburuak

Talde artistiko bat sortuko dugu eta hainbat ekintza diseinatuko, partekatzen dugun arazo edo gatazka bati buruzko hausnarketa eta analisia sustatzeko.

Cabeza de Artista taldearen obrara eta lan-prozesuetara hurbiltzea.

Instalazio edo ekintza parte-hartzaile bat diseinatzea, sormenezko ariketa politiko gisa.

Taldean egindako lanaren (adostasunak eta desadostasunak) balioa nabarmentzea, ikasketa-prozesu garrantzitsu gisa.

Inguruan dugunari buruz hausnartzea artearen bidez

Gehiago jakin

Patxi Aldunate (Iruñea, 1965) eta Alfredo Murillo (Iruñea, 1973). Arte Ederretan lizentziadunak dira UPV/EHUn. 2004tik elkarrekin aritu dira Cabeza de Artista izeneko taldean. Kultur ekimen batzuetako kide izan dira, hala nola Artamugarriak. Taldekako zein banakako hainbat erakusketatan hartu dute parte, Nafarroan batik bat: Uharteko Arte Garaikideko Zentroan, Nafarroako Gobernuaren Landarten, Iruñeko Zitadelan, Apaindu galerian, etab.

Beste begiradak

Cabeza de Artista-ren jarduerak agerian uzten du konprometituta dagoen lankidetzako artearen adimen politikoa.

Talde batzuek sintonia lineal eta programatiko batetik egiten dute lan denboran zehar, eta beste batzuek (bikote hau, kasu) asimetria intelektual eta estetiko desafiatzaile batetik eraikitzen dute beren osagarritasuna, desberdintasun hori baita, hain zuzen ere, haien motorra. Bestearekiko harridura mantentzen den bitartean, lankidetzak funtzionatu egingo du eta Cabeza de Artista bezalako emaitza harrigarriak sortuko dira hartatik.

Andoni Alonso e Iñaki Arzoz Cibergolem

Esku hartzen duen arte bizi baten bidez, "material pobre" eta birziklatuei lotua, eta "objektuari baino, mezuari lotuago [dagoena], etorkizunerako monolito gisa", sortzaile nafarrek Apaindu espazioa eraldatu egin dute instalazio apurtzaile eta ganberro batekin, zeinak punkaren arima berpizten baituen eta premia asko zalantzan jartzen baitituen.

Paula Etxeberria Cayuela

Interesa dakizuken beste artista batzuk