Skip to main content

Amaia
Gracia
Azqueta

Eskultura lantzen du, marrazkia eta argazki-irudia erabiliz. Autobiografiatik abiatzen ditu proiektuak; problematika unibertsalak, politikatik eta alderdi pertsonaletik landuta. Prozesua eta materialen aukeraketa nabarmentzen dira bere egiteko moduan. Mendiar, lurraldea, nortasuna eta afektuak landu izan ditu. Ama izan zenetik, denboraren, erresistentziaren, abiaduraren eta iraunkortasunaren nozioak ikertzen ditu.

Afektuak dira abiapuntua, bultzatzen nauen lekua, sentimendu fisiko bat edo lanean hasten naizenean hartzen dudan egoera bat, eta, egia esan, maitasunaz gain, beldurrak, larritasuna, estutasuna, errua… dena ateratzen da.

Amaia Gracia Azqueta

Gorputz materiala

Gorputz materiala

Lanak

Desde hoy en adelante

Instalazioa. arraasoa, pvc, argazkia, burdina, argizari galduaren brontzea eta erretxina.

Neurri aldakorrak

2017-19

Stripped

Instalazioa. Papera injet inpresioekin, plastilina, ehunak, argazkiak, pvc olana, eskaiola, kola zuria, esmaltea eta burdina

Neurri aldakorrak

2016

La sublime

Instalazioa. Argazkia, burdina, pvc, hormigoi zelularra, argizari galduaren brontzea eta brodatuak

Neurri aldakorrak

2014-15

Memoria de una observadora

Instalazioa. Fotograbatua, argazkia, burdina, esmaltea eta pinu-egurra.

Neurri aldakorrak

2014

Quiero mi montaña

Instalazioa

neurri aldakorrak

2011

Proposamen
didaktikoak

Helburuak

Materialak eta gorputzezko memoriak

Materialak eta gorputzezko memoriak

Instalazio bat osatuko dugu gure gorputz-esperientzietatik ateratako eskulturekin. Hainbat teknika erabilita, espazioarekin, materialekin eta gorputzekin esperimentatuko dugu geuregan modu kolektiboan pentsatzeko, bizipen indibidualetatik abiatuta. 

Amaia Graciaren obrara eta lan-prozesuetara hurbiltzea.

Geure gorputzen eta gorputz-esperientzien botere poetikoaren inguruan hausnartzea.

Materialekin eta hainbat teknikarekin (bideoa, collagea, eskultura, soinua) esperimentatzea.

Hezkuntza emozionalaren bidez enpatia lantzea. 
 

Gehiago jakin

Iruñea, 1985. Arte Ederretan lizentziaduna da, Ikerketa eta Sormena Artean masterra egin du eta doktoregaia da; dena EHU/UPVn. Hainbat sari eta beka jaso ditu, hala nola Ertibil Bizkaia, Nafarroako Topaketak eta Casa de Velázquez beka. Iruñeko Zitadelan, BilbaoArte Fundazioan, Espacio Marzana arte-galerian, Rekalde aretoan eta Huescako CDANen egin ditu banakako erakusketak. Modu kolektiboan hauetan egon da, besteak beste: Guggenheim Bilbao, Uharteko Arte Garaikideko Zentroa, Casa de Velázquez eta Matadero Madrid.

Beste begiradak

Bere proiektuan badira ahoz adierazteko zailak diren alderdiak, gorputzarekin, materialtasunarekin, nolabaiteko karga fisikoarekin, nolabait zeharkatzen gaituenarekin zerikusi handiagoa duten gauzak.

Maite Garbayo Maeztu

Amaia Graciak tolesturetan eta formetan bilatzen du edertasuna: askotariko material eta irudien arteko erlazio eta tentsioetan (hala nola latexezko manta tolestu batean, begizta batean, satin zati zimurtu batean edo udaberrian Japoniako gereziondoetan sortzen diren petalo leunetan) baita ekintzetan ere (plastikoan sortzen den tenkatasunarekin esperimentatzea, igeltsua edo eskaiola moldatzea, burdina soldatzea edo latexezko geruza itsaskor batez estaltzea, altzairuzko arima ia hedakorra duen pieza bat sortuz).

Paula Etxebarria

Amaiak modu zorrotzean lan egiten du bere tresnak egiteko eta osatzeko erabiltzen dituen prozesu eta material ugarien esanahian. Badirudi sare moduan egindako pieza multzo batek (sokak erabiliz lotu eta ehunduak) prozesuan emandako denbora hori azpimarratzen duela, obra bat eraikitzeko prozesua osatzen duen zeregin motel hori, alegia.

Mario Espliego

Interesa dakizuken beste artista batzuk