Mayte
Vélaz
Eskultura, idazmena, marrazkia, irudia eta mugimenduarekin lan egiten du, egitean oinarritutako hizkuntza propio baten bilaketan eta formalizazioan. Eguneroko lanean zentzumenen bidez hautemangarriak diren materialak baliatzen ditu, hala nola irakurgaiak, idazkiak, topaketak, espazioak, objektuak, paisaiak eta bere bizi-esperientziarekin lotutako beste hainbat elementu. Eguneroko saio horietan, “egitean egote” horretan, prozesuan murgilduta dagoenean, ari da bere obrari forma ematen eta garatzen. Dimentsio espaziala, kolorea, argia eta keinuak aztertzen ditu bere lanean, batez ere eskulturan, bere ibilbide osoan beti egon izan den hizkuntzan.
Esperimentatzea gogoko dut, materialei eman ahal zaizkien erabilera ezberdinak probatzea. Iradokitzailea eta anbiguoa den horren artean mugitzea.
Esperientzia-lekuak birbisitatzea
Lanak
Proposamen
didaktikoak
Helburuak
Etxeko objektuak, eraldatuta.
Etxeko objektuak edo elementuak aldatu egingo ditugu hainbat material, keinu eta ekintzaren bidez, funtzionaltasuna galdu eta beste forma, kolore edo esanahi batzuk har ditzaten.
Arretaz jokatuz, geure eskultura-piezak sortuko ditugu.
Mayte Vélazen obrara eta lan-prozesuetara hurbiltzea.
Gure eguneroko espazioko objektuak eta altzariak erabiltzea sorkuntza-prozesuaren abiapuntu gisa, edozein elementu erabil baitaiteke sormen-material gisa.
Lan-prozesu esperimentalak bizitzea, sentsazioen, keinuen eta ekintzen fluxuan zehar igaroz eta material bakoitzaren aukerak aztertuz.
Gehiago jakin
Tafalla, 1976. Arte Ederretan lizentziatua EHUn. Formakuntza jasotzen jarraitu du tailer eta ikastaroetan Peio Aguirre, Asier Medizabal, Esther Ferrer Edo Eva Lootzekin besteak beste. Nafarroako Gobernuaren, MUSAC museoaren, Bilboarteren, Tabakaleraren eta Eremuak programaren beka eta laguntzak jaso ditu. Bere proiektuak bakarka edo taldean erakutsi dira hemen: Iruñeko Ziudadelan, Tafallan, Uharteko Arte Garaikideko Zentroan, NUPen, Valentziako Paz y Comedias galerian, Bilboarten...
Beste begiradak
Egur txapatuak edo escay materialak erabiliak izateko altzariak eraikitzen dituztela dirudi, baina ez dute funtzio bakar bat, erabilerarako edo estetikoki gozatzeko, gorputzak esperimentatzeko (...).
Maite Vélazek esperientziaren bidez ikasten eta ulertzen lan egiten du. Hasierako kaosak hausnarketa eta ulermenaren bilaketa sustatzen ditu. Kontaktu fisikoak, geroko esperimentazioak, ikasketa-sistema ezberdinak erabiltzeak eta erantzunaren deribak hausnarketarako argumentuak sortzen dituzte eta behatzea, jarrerak pairatzea eta ideiak antolatzea ahalbidetzen dute.
Maite Vélazek arkitektura delikatuak, toki iragankorrak, espazio sentikorrak... sortzen ditu, zeinek paseoan dabilenaren, begiratzen duenaren, eta objektuaren, espazioaren beraren arteko elkarketa fisikoa sustatzen duten.