Natalia
La Reina
Bere lana gizakiak bertzearekin eta naturarekin duen harremanaren inguruan duen kezkatik abiatuta burutzen du, bideoa, argazkia, instalazioa, ekintza eta marrazkia baliabideak erabiliz proiektuak garatzeko. Horrela, bere ikerketak, zalantzak eta proposamenak modu eraginkorrean eta aldi berean emozionalean transmititzen ditu, artea komunikatzeko eta sendatzeko mekanismo poetikoa eta eragingarria bihurtzen saiatuz.
Nire sortze prozesua maitasunak zeharkatzen duen emozio-irrikatik sortzen da
Aire eta ur hatsa
Lanak
Proposamen
didaktikoak
Helburuak
Airearekin, lurrarekin, suarekin, urarekin... eraldaketan
Nahietatik, ezinegonetatik eta barne-barneko sentimenduetatik abiatuta, esperientzia katartiko bat bizitzeko erritual magiko moduan ekintzak sortuko ditugu. Natura eta bere 4 elementuen botereak lagunduko digu zeregin honetan.
- Natalia López La Reinaren obra eta lan prozesuetara hurbildu.
- Gure buruaren inguruan hausnartu: sentimenduak, nahiak, ezinegonak eta gure beldurrak.
- Prozesu artistikoak nor berak bere burua ezagutzeko eta banakako edo taldeko katarsi erraminta bezala erabili.
- Ekintza artistikoaren bidez naturaren botere sinboliko eta poetikoan sakondu.
Gehiago jakin
Natalia López (Kolonbia, 1978) Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean Arte Plastiko eta Ikusikoen Maisua gradua burutu zuen eta Habanako Unibertsitatean, Kuban, Arte kritika eta Ikus-entzun kritika ikasketak egin zituen. Curaduría de nadieøpina kolektiboaren barruan hasi zuen bere ibilbidea. Hainbat egoitza artistiko egiteko aukeratua izan da: Vajelogía Fundazioaren Radicantes Amazonas, Luis Camnitzerren Arte Como Educación edo Uharte Zentroak eta Idensitatek eskaintzen duten Zeharkako Estetikak egoitza eta Argentinako Gobernuaren Arte en Antártida Para Artistas Extranjeros. Esperientzia honetatik aurrera 2017tik zuzendaria den Arte en Antártida proiektu kolonbiarra sortu zuen. Bere proposamenak errekonozimendua duten Bogotako eta Medellingo galerietan eta arte fundazioetan erakutsi dira, baita Argentinan, Ekuadorren, Kuban, Perun, Txilen, Alemanian eta Estatu Batuetan ere. Kolonbiako Kultura Ministerioaren Creación para Artistas con Trayectoria beka jaso du.
Artistaren webgunea
Beste aipamenak
Beste begiradak
Natalia Lópezek bere lan guztiak maitasunaren bidez proposatzen ditu, bizitzarekiko, une txikiekiko maitasuna. Bizitzarekiko sentitzen duen nahia eta errukiaren eta sinpletasunaren edertasunaren bidez eraikitzeko duen gaitasuna nolabait erakutsi nahi izan dituen artista da.
Ez zen haraino lekualdatu ahuleria mehatxuei edo heriotza dramatikoei buruz hitz egiteko, ezta arrakastarik gabeko keinuak aditzera emateko edo balentria eskatzeko ere, ez zen lekuaren handitasunarekin urduritu eta ez zen inguru harrigarriak bisitatzen dituzten nazionalisten oroiminean erori. Hobeki erranda, Hego poloa inguratzen duen lurraren soinua estetoskopio batekin entzutearen ekintza errazean oinarritu zuen bere proiektua.
Geldotasuna galarazia dagoen eta arnasteko ekintza naturala benetako borroka bat den mundu geroz eta industrializatuagoan, arnastera gelditzea izugarrizko probokazio estetikoa da.