Orekari
Estudio
Arkitekturari, lurraldeari, arteari eta kulturari lotutako proiektuetan egiten dute lan, betiere ikuspegi sozial eta jasangarri batetik. Eraikuntza-proiektu tradizionalak alde batera utzi gabe, parte-hartzearen, lankidetzako artearen eta bioeraikuntzaren munduan murgiltzen da Orekari. Arkitektura zentzurik zabalenean ulertzen dute, eta haien proiektuak hertsiki lotuta daude gertueneko lurraldearekin eta bertako jendearekin, arkitektura hiri-berroneratzerako eta aldaketarako baliabide eta aldaketa kulturalaren eta artistikoaren motor gisa erabiltzen baitute.
Lankidetzako proiektuak eta parte-hartzaileak burutzen saiatzen gara arkitekturaren bidez, (…), lurralde jakin bateko egoera edo problematika ikusarazteko, hari konponbide bat emateko edo hari buruz hausnartzeko helburuarekin.
Espazio publikoa guztion artean birdefinitzea
Lanak
Proposamen
didaktikoak
Helburuak
Eskola birpentsatu
Zer falta da eskolan? Zer gustatuko litzaiguke egitea eskolan? Talde moduan arituko gara eskolan erabiltzen ez den espazio bat bilatzeko. Prozesu parte-hartzaile baten bidez, gure beharrak eta nahiak identifikatuko ditugu, eta esanahi eta erabilera berriak esleituko dizkiogu espazio horri, guztion artean berreraikiz. Behar berriak asetzeko soluzioak bilatuko ditugu.
Orekari Estudioren obrara eta prozesuetara hurbiltzea.
Lan kolaboratibo eta parte-hartzailea sustatzea obra bat egiteko.
Eskolako espazioari buruz hausnartzea eta beste modu batean erabiltzea, zentzu berriak ematea.
Jasangarritasunaz kontzientziatzea.
Helburuak
Burbuila hiria
Zer ulertzen dugu hiri gisa? Nola eraikitzen da? Ez al da gizartean bizitzeko toki bat? Termino zabalak landuz, hala nola kolektibitatea eta hiri batek osatzen duen sarea, eta espazio publikoa eta espazio pribatua (etxebizitzak) nola ulertzen ditugun kontuan hartuta, hori islatuko duen Burbuila hiri bat eraikiko dugu. Maketatik eta kontzeptutik errealitatera egingo dugu salto, plastikoa eta bestelako materialekin, eta egitura gisa airea erabiliz.
Orekari Estudioren obrara eta prozesuetara hurbiltzea.
Hirietan ikusten ditugun elementuak aztertzea (hutsik dagoena vs eraikitako espazioa) eta hausnartzea.
Lan bat planifikatzen ikastea, aldez aurretik maketa bat sortuz eta, gero, errealitatera eramanez.
Bolumen batek espazio bat errotik nola eraldatzen duen hausnartzea.
Gehiago jakin
Arkitekturako kooperatiba, 2013an Xabi Urrozek, Itxaso Iturriozek et Ioar Cabodevillak sortua. JAZAR (Iruñea) sorkuntzarako espazio komunitarioan jaio zen, eta hirigintza, arte eta kultura parte-hartzailearen eta kolaboratiboaren proiektuak garatu dituzte, adibidez: Edukiontzia birpentsatzen egoitza artistikoa eta Periferia Birpentsatu proiektua Uharte Zentroan; Alde Zaharra arian-arian Iruñeko Alde Zaharrean; Dorre muga Nafarroako Gobernuaren Landarte programaren baitan; eta, Hiri-paseoak Milagrosan Iruñeko Udalak antolatuta. Urteak daramate Pecha Kucha Night Pamplona-Iruña antolatzen.
Beste begiradak
"El estudio de arquitectura colaborativa Orekari, que en euskera significa equilibrista porque lo que querían era que cada acción, cada trabajo esté en un equilibrio constante desde una perspectiva social, solidaria y sostenible, dentro de una estructura de trabajo horizontal."
"Arkitekto desberdinen proposamenak(...), guztiek arkitektura jasangarriaren kontzientzia aldarrikatzen dute lanbidea ulertzeko eta jorratzeko jarrera berrien bidez."
"REPENSAR LA PERIFERIA quiere reflexionar en torno a la periferia de Pamplona, cómo llega la cultura hasta ella y la relación que se crea tanto entre los diferentes pueblos y barrios periféricos como con el centro."