Pedro
Marco Landa
Marrazketa, pintura eta argazkigintza lantzen ditu nagusiki, bi kaos tipoen artean existitzen den antzekotasunaren inguruan biratzen duen obra batean; naturala, ikerketa zientifikoaren ikuspuntutik, eta intuitiboa, estetikoa eta artista bakoitzak barneratua duen kaosa, jokabide piktoriko espresionista moduan adierazia. Kaosaren teoria matematikoetan eta materiaren jokaeraren inguruko teoria fisiko ezberdinetan interesa edukirik, teoria hauetan deskribatutako patroien itxurakoak erabiltzen ditu lehenengo formetan.
Hasierako ideiak teoria zientifikoetatik sortutako kontzeptu objektiboetan du jatorria, batez ere kaosaren inguruko teoria matematikoetan eta fluxuen dinamikaren inguruko teoria fisikoetan.
Zientzia, ordena eta kaosa
Lanak
Proposamen
didaktikoak
Helburuak
Natura birsortu: kaosa eta ordenaren artean
Naturaren formen eta matematikaren arteko erlazioaren inguruan ikertuko dugu, gero errepresentazio eta esperimentazio prozesuan murgiltzeko: marrazkiaren, collagearen eta pinturaren bidez mundu naturala berregingo dugu, analitikoa eta intuitiboa nahasten diren jarraibideak aintzat hartuz.
- Pedro Marco Landaren obra eta lan prozesuetara hurbildu.
- Matematikak, artea eta naturaren arteko loturan sakondu.
- Disziplina ezberdinak (marrazketa, collagea, pintura) erabiliz formen itxurarekin esperimentatu.
- Sortzeko/egiteko modu ezberdinak sentitu eta hauetaz kontziente izan: analitiko-kontzeptuala, intuitibo-esperimentala
Gehiago jakin
Pedro Marco Landa (Iruña, 1968) NUPen Enpresa Zientzietan diplomaduna da eta Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan Marrazketa eta Pintura ikasketak burutu zituen, baita Andoni Euba, Joan Fontcuberta edo Concha Jerezekin kurtsoak eta tailerrak ere. Bertako eta nazioarteko sari eta diru-laguntzak jaso ditu, Nafarroako Gobernuko Sorkuntzarako Laguntzak, Villa de Mostoleseko arte garaikideko Bienala edo Zaragozako Encuentra, bertzeak bertze. Halaber, bakarkako erakusketa mordoa egin ditu, NUPen, Uharte Zentroan, Gustavo de Maeztu Museoan edo Iruñeko Zitadelako Mistoen Eraikinean.
Artistaren webgunea
Beste begiradak
Formatu haundia duten metalizatutako paperrean egindako argazkien erakusketa eskaintzen digu Pedro Marcok. Naturari iruditzen zaiguna baino lotuago dagoen artearentzako kontraste eta paradoxak. Argien jolasak, itxuraldaketak, iragankorraren magia eta, batez ere, gertatzen den guztia bizitza bezain laburra eta iheskorra denaren ziurtasuna.
Marco Landak minimalismoa eta algebra linealaren, organizismoa eta kalkulu diferentzialaren artean paralelotasun interesgarria ezartzen du. Bere margolanak fisikako korronte berrietan iradokitzen dira, ordenatutako kaosaren teoriaren antzera unibertsoaren funtzionamendua maila orokorrean azaltzen saiatzen direnak, matematika berrietan eta fisika jarraituetan oinarrituz.