Skip to main content

Maia Villot
de Diego

Performanceen esparruan garatzen da gehien bat bere praktika, baina eskulturara ere hurbiltzen da.

 Herri-kulturan indartsuak diren irudikapen patriarkalak aztertzeko interesa dauka.

Ekintza xumeak egiten ditu bere gorputzarekin eta eguneroko elementu eta objektuekin.

Internetek eskura jarritako deriba horietan, galtzeko arriskua dagoen horietan, aurreikusi ez nituen gauzak topatu izan ditut eta hortik gauza interesgarriak ateratzen dira

Maia Villot de Diego

«Femme fatale»aren eraketa

«Femme fatale»aren eraketa

Lanak

Échale la culpa I, II y III xxx

Performancea

50´´

2011-14

W-B B-W

Oihalaren gaineko argazkia

354x500 cm

2019

Natura Morta

Performancea

20 min

2019

Bidimensional

Performancea

20 min

2017

El sismógrafo de la atención

Kakorratz-lana

42 metro

2012- gaur

Proposamen
didaktikoak

Helburuak

Bideoklip musikal bat eginen dugu “femme fatale” kontzeptuaren gainean.

Hezkidetza lantzea, egunerokotasunari begirada kritikoa eginda.

Ikusizko kultura deritzon kontzeptura hurbiltzea, “femme fatale”-ren iruditeriatik.

Perfomancearekin eta bideoarekin esperimentatzea.

Helburuak

Gure zinginarriak (kutunak, amuletoak) egingo ditugu.

• Maia Villoten obrara eta sormen-prozesuetara hurbiltzea.
• Gure sinesmen, aurreiritzi eta beldurrei buruz hausnartzea.
• Modelaketa, marrazketa eta pinturarekin esperimentatzea.

Gehiago jakin

Sevilla, 1977.  Arte Ederretan lizentziaduna da UPV/EHUn. Trebatzen jarraitu du ikusmen-arteen, dantzaren eta performancearen arloko hainbat tailer eta seminarioren bidez. 

Bere lanak hainbat tokitan aurkeztu ditu: BAD jaialdia, Zarata Fest, La estrategia doméstica, Nafarroako Museoa, Tabakalera eta Pradillo antzokia, besteak beste. La Cosa en Casa proiektua antolatzen du, eta Tabakalera Taulara zikloaren eta P.I.G-P.I.C (Pentsamendua, Ikerketa eta Gorputza – Pensamiento, Investigación y Cuerpo) jardunaldien komisario izan zen.

Beste begiradak

Eskumena duen kameraren objektiboa saihestuko balu bezala, ikus-eremutik aldentzen du gorputza, ikusten ez den horretara. Hortik, ikuspuntu gisa jarduten du literalki, baina baita kontakizun bat edo eszenaratze bat sortzen duen gorputz gisa, subjektu gisa hain zuzen.

Jaime Conde Salazar

Interesa dakizuken beste artista batzuk