María
Jiménez
Moreno
Argazkigintza, marrazketa eta instalazioa lantzen dituen arren, ehunezko eskultura du jardun nagusi (kakorratzarekin egindakoak bereziki), eta materialek eta teknikek eskaintzen dituzten aukera zabalak ikertzen ditu. Poesiari eta errealismo magikoari lotutako hizkera plastiko eta kontzeptualaren bidez, mikrokosmos intimoak sortzen ditu, naturarekin dituen lokarriak esploratzeko; esaterako, paisaiaren elementuak hariekin birsortuz edo amatasunarekin edo gorputzaren barrualdearekin erlazionatutako organismoak eginez kakorratzarekin.
Zentzumenak nabarmentzea interesatzen zait, errealitatea hautemateko prozesuaren baitan, baita benetakoa eta onirikoa dena lotzea lurralde liriko pertsonal bat lantzeko.
Eskulturak kakorratzez egitea
Lanak
Proposamen
didaktikoak
Helburuak
Joste-lanak eta konfidentziak: elkarrekin josi eta sortu
Joste-lan errazak egiten ikasi, eta teknikekin eta ehun-gaiekin esperimentatuko dugu instalazioak sortzeko gure inguruan. Elkarrekin egoteko unea izango da «josten» emango dugun denbora, baita jakinduria eta konfidentziak partekatzeko eta material berriekin esperimentatzeko ere.
María Jiménezen obrara eta lan-prozesuetara hurbiltzea.
Etxeko lanei dagozkien ehungintza-lanak ikastea, genero-roletatik haratago pertsonen arteko topaketa- eta zaintza-espazio gisa duten balioa berreskuratuz eta aldarrikatuz.
Askotariko ehungintza-material eta -teknikekin esperimentatzea, sormen-gai gisa.
Joskintzarekin lotuta dauden etxeko lanak ikertzea, haiei buruzko gogoeta egitea ikuspegi kritikotik, eta haien ondare-balioa aitortzea.
Gehiago jakin
Pamplona, 1978. Licenciada en Bellas Artes por la EHU/UPV. Ha continuado su formación con talleres en diversas disciplinas. Ha obtenido premios en Itzal Aktiboa, en el Certamen Jóvenes Artistas del Gobierno de Navarra y residencias artísticas en Lanzarote y Córdoba. Ha expuesto individualmente en distintas poblaciones de Navarra (Pamplona, Zizur, Noain, Sanguesa) y ha sido seleccionada en varios concursos y exposiciones colectivas en Navarra, País Vasco, Madrid, Burgos, Alicante, etc.
Beste begiradak
Emakumeek gerra eta hondamendi garaian berokiak egiteko erabili zuten kakorratz bera (…) mundua beste arropa batzuekin janzteko orratz aktibista bihurtzen da: irudimen librea, non edozein formak balio duen.
Maríak kakorratzez egin eta lantzen dituen objektu bizigabeak haien jabearen gozamenerako eginak daude. Bizigabeak dirudite, baina nork ukatuko digu haietako bakoitzak ez duela egilearen zatitxo batez gozatzen? Eta itxurazko pasibotasun horretatik, ez al diete gure sentimenduei eragiten, zuretzako eta niretzako «bizi-seinaleak» igorriz?
Erabilitako materialek, artileak eta kakorratzak, ukitzeko eta laztantzeko gogoa pizten duen leuntasuna daukate.