PrOtOcOlectivO
Partaidetza-egitura irekia duen kolektiboa, artea prototipatzea helburu duena. Profesionalki diseinu grafikora lotuta egonik, euren prozesuetan ikus-entzunezko komunikazioaren eta informazioaren kapitalismoaren mundua begiratzeko moduak argitzen saiatzen dira. Bere praktika artistikoak disziplina ezberkinak esploratzen ditu, hala bola soinua, argazkigintza edo eskultura.
Mass-mediaren/Komunikabideen digitalizazioak bizkorturik, Kontakizunak subjektibotasunaren ekoizpen semiotikoa egokitu eta legeztatzen du, sozialki morrontza makiniko batera lotzen gaituena.
Kontakizun baten desegituratzea
Lanak
Proposamen
didaktikoak
Helburuak
Beste kontakizun batzuk
imajinatzea
Gure edo gure inguruaz eraikitako kontakizunari buruz hausnartuko dugu, hura deskonposatzeko, bere elementu gakoak identifikatuz. Azkenik desmuntatu egingo dugu, elementu berdinak erabiliz kontakizun alternatiboak sortuz.
- Pr0t0c0lectiv0-ren obrara zein lan-prozesuetara hurbiltzea.
- Gizartearen eraikuntza kulturalaz kritikoki hausnartzea.
- Errealitatea kontakizun bakar gisa aurkezten duten komunikazioestrategiak eta -baliabideak ezagutzea.
- Errealitatea sortzeko aukerak aztertzea, irudikatutako edo nahi diren beste eredu batzuetan oinarrituta.
- Mass-mediaren adierazpen-aukerak erabiltzea eta esperimentatzea.
Gehiago jakin
German Ucar (Pamplona, 1983), Miguel Ayesa (Barañain, 1985) y Sonia Ciriza (Pamplona, 1985), los tres vinculados al diseño gráfico, junto a otros colaboradores que van y vienen, crean Pr0t0c0lectiv0 en 2018. El grupo artístico ha realizado proyectos gracias a las Ayudas a las artes plásticas y visuales del Gobierno de Navarra o a Ekoiztu, del Centro Huarte. Ha participado en el programa Landarte del Gobierno de Navarra y también ha realizado performances sonoras en la edición bat Bitan de Uholdeak o en el ciclo de conciertos Natura Elektronikoa en Donosti.
Artistaren webgunea
Beste begiradak
Kontaketa kontzeptua da, eta, era berean, garapena, non Pr0t0c0lectiv0k bere arreta, hasiera eta amaiera jartzen dituen. (...) Eta kontakizuna, existitzeagatik besterik ez erreala dena baina agian errealitatea erakusten ez duena. Eskuzko ekintzen edo berezko ekintzen bidez, narrazioaren nozio horri buruz hitz egiten digute.
Instalazioa bisitatzen duenarengan, edo haren inguruko ekitaldi batengan, nolabaiteko hausnarketa piztu nahi dute entzuten denari eta entzuten ez denari buruz, une jakin batean zer artatu behar den ezartzen duten mekanismoei buruz, arreta norantz bideratu behar den eta statu quo-ari eusten ez diona (gizatiarra eta ez gizatiarra) bazterretan utziz.