Leire
Urbeltz
Marrazketak bideratzen du bere lana. Ilustratzaile sentitzen da artista artean, eta artista, ilustratzaile artean. Ilustrazio hedatu gisa definitzen du bere praktika; ilustrazioaren mugekin esperimentatzen duena, maila formalean edo kontzeptualean, eta bere hizkeraren espazioa bera ere zalantzan jartzen duena.
Mundu baztertuak eta zaurgarriak birsortzeko interesa dauka, mugak ahultzeko ahaleginetan, paperezko eraikuntza hauskorren eta kolore aniztasunaren bidez. Hainbat testuinguru sozial islatu ditu, esaterako sasoiko emakume langileenak, mugaldeko chicanenak eta country folk abeslarienak, baita 60. eta 70. hamarkadetako kontrakultura musikala ere.
Ilustrazioaren bidez, kultura jaso gisa, Arte Eder gisa ulertzen dugunaren eta kultura bisualaren mugak arakatzea.
Ilustrazio hedatua
Lanak
Proposamen
didaktikoak
Helburuak
Ikasgelako bidaia-koaderno bat sortuko dugu, eskolako jostalekuaren azterketa abiapuntu hartuta.
Gure inguruaren, enpatiaren eta harremanetarako gaitasunaren behaketa sustatzea.
Gure barne mundua adierazi eta besteekin partekatzea.
Marrazketa- eta autoedizio-teknika batzuk lantzea.
Elkarlanaren balioa nabarmentzea, arteetatik heldu diren estrategiak landuta.
Helburuak
Suntsitu ezazu ipuin ilustratu hau
Ipuin ilustratuetatik abiatuko gara, gure kontakizuna zabaltzen lagunduko duen deriba sortzaile moduko ez-leku bat sortzeko. Gure gorputzek aurkitu dezaketen espazio berri bat. Liburu-ipuinaren formatuaren mugei eta irudien paperari buruzko eztabaida irekiko duen esperientzia.
- Ilustrazio hedatuaren ideiara hurbiltzea.
- Ez dauden esanahiekin esperimentatzea eta/edo gai berari buruzko interpretazioak dibertsifikatzea.
- Estereotipoak desmuntatzea eta gure gaitasun kritikoa garatzea.
- Narraziorako eta ikuspuntuen aniztasuna onartzeko estrategiak garatzea.
- Marrazketak objektu instalatzaile gisa dituen aukerak aztertzea.
- Instalazio iragankorrean eta artista-liburuan sakontzea, arte-forma gisa.
Gehiago jakin
Iruña, 1985. Arte Ederretan lizentziaduna da UPV/EHUn. Sormenezko Ilustrazioa eta Ikusizko Komunikazio Teknikak graduondokoa egin zuen Eina eskolan (Bartzelona), Haurrendako album ilustratuen masterra ere bai Madrilgo Mataderoko Casa del Lector zentroaren I con I eskolan, baita UPV/EHUko Ikerketa eta Sormena Artean masterra ere.
Banakako erakusketak egin ditu Bilbon, Iruñean eta Texasen. Egoitza artistikoak izan ditu Pekinen, Korean eta Ciudad Juarezen. Bere lanak zenbait talde-erakusketatan ere egon dira, eta hainbat libururen argitaratzean lan egin du ilustratzaile gisa. Lan artistikoa egiteaz gain, arte-hezkuntzan ere aritzen da.
Beste begiradak
Leire Urbeltz bere lanaren pertsonifikazioa izan liteke, bere obra ilustratzaile bihurtuta. Itxura naifa, kontzientzia kritikoduna, batzuetan gordina. (…) etxea atzean utzi eta bere kabuz Errumaniara joan zen bertako lursailetan lan egiten zuten emakumeak ezagutzeko. Hortik eta jakin-min aseezinetik sortu zen Borderland.