Skip to main content

Alberto Oderiz

Eskulturatik lan egiten du, arkeologiaren metodologiaren bidez orainaren gertaera ezberdinak esploratuz, zeinak euren kondizio tragikoagatik, kontestatario edo, besterik gabe, hutsalagatik, babestea aurreikusia ez zeudenak. Tokitik eta testuinguru espezifikotik abiatuta, inguruaren  berezitasun historiko, sozial eta geografikoak ikertzen ditu. Horretarako, in situ aurkitutako materialak eta objektuak erabiltzea eta bereganatzea barne hartzen du, gizakiok materia sinbolizatzeko dugun gaitasunari buruz hausnartzen duten instalazioak sortuz.

Pentsa dezagun naturako edozein harri ezezagunean. Prozesu kulturala norbaitek hura bilatzen, aukeratzen, desplazatzen, lantzen edo altxatzen duen unean hasten da, baina inoiz ez lehenago.

Alberto Oderiz

Harria, memoria, arkeologia

Harria, memoria, arkeologia

Nolabait ere, eroritako eskultura orok gordetzen du hura bota zuen gertaeraren oroimena (dela dardara, dela matxinada, dela errituala, dela akzidentea); izan ere, harri baten igoera esanahi baten sorrera bada, haren erorketa ez da esanahiaren desagerpena, sakrifizioa baizik, hau da, zentzuz betetako heriotza.

Lanak

Si se pareciera a algo, ya no sería el todo

Eskaiola

120x80x70cm

2023

La plazuela de Lodosa. Circo

Harria

Neurri aldakorrak

2022

Se buscan voluntarios para mover montañas

Erreniega mendilerroko lurra

1000 x 400 cm

2020

Arqueología de un Nacimiento

Hainbat teknika

2019-2024

Coyolxauhqui (descubrimiento): Ascensión y caída, un sacrificio

Buztina

90x90x1cm.

2019

Proposamen
didaktikoak

Helburuak

Gure eguneroko bizitzako leku baten orainaren eta iraganaren inguruan ikertuko dugu, gerora estrategia artistiko ezberdinen bidez esanahi berriak emateko.
Gure zeregin partekatua lurralde propio horren elementu, fenomeno edo hura bizitzeko modu berezituak erregistratzea edota berreraikitzea izango da.

• Alberto Oderizen obrara zein lan-prozesuetara hurbiltzea.
• Tokiko ondarea ezagutzea eta balorean jartzea, norberaren esperientziatik abiatuta, indibidualtasunetik kolektibora.
• Landa-lana, ikerketa eta lurralde jakin batean jardutea eskatzen duen prozesu artistiko kolektiboa bizitzea.
• Teknika eta tresna artistiko ezberdinen bidez kolektiboki esperimentatzea.

Gehiago jakin

Alberto Odériz (Iruñea, 1983) arkitektoa da. Bartzelonako ETSA ikasi du eta maisua da Arkitekturaren eta Hiriaren Analisi, Teoria eta Historian, UNAMen. Nafarroa eta Mexiko Hiria artean bizi da, eta eskultore gisa egindako lana beste diziplina batzuekin konbinatzen du, hala nola irakaskuntzarekin. Proiektuak eta erakusketak egin ditu UNAMeko Benlliure aretoan, Casa O 'Gormanen, Mexikoko Espainiako Kultur Etxean, Nafarroako Museoan, Uharte Zentroan eta Nafarroako Gobernuaren Landarte programan. 2023an, Arte Emergenteko Cervezas Alhambra saria lortu zuen ARCO Madrilen.

Beste begiradak

Tokian tokiko lurra erabiliz, ekintza fisiko zein poetiko batean, bere topografia eskala txikiago batera eramaten da eskultura moduan erakusteko. Kritika gisa, gizakiak lurraren kudeaketan duen erantzukizunean jartzen du arreta, eta, aldi berean, naturarekin lotutako ekintza ororen konpromisoan.

Leyre Goikoetxea. Habitación 6+4

Interesa dakizuken beste artista batzuk