Mireya
Martín
Larumbe
Bere praktika artistikoan, marrazketaren eta animazio esperimentalaren bidez, hainbat gai jorratzen ditu, hala nola subjektibitateen ekoizpena eta identitateari eta haren adierazpenei lotutako esperientziak. Pentsamendu feministak eta literatur sorkuntzak eragin handia dute bere lanean, baita zinema eta musika esperimentalek ere, eta instalazioak sortzen ditu bere proiektuak osatzen dituzten obren zentzu-harreman intimotik abiatuta. Hitzez adierazi ezin diren eta intimitatearen esparruari dagozkion sentsazioak eta pertzepzioak komunikatzeko modua aurkitzea da bere diskurtso nagusiaren helburua. Bere azken lanetan, bizitzaren eta heriotzaren arteko tentsioa, edo maltzurkerien eta gaiztakerien bulkadak, harremanetan daude naturaren edertasuna, desira eta oparotasunarekin.
Nola sentitzen naizen, horrela sortzen dut, eta bizi naizen tokien arabera aldatzen dira piezak.
Deribak norberaren munduetan barna
Lanak
Proposamen
didaktikoak
Helburuak
Lerroa mintzatzen denean: marrazketaren bidez unibertso pertsonalak sortzea
Marrazketaren eta marrarekin esperimentatzearen bidez, esplorazio-prozesu batean murgilduko gara: idazteko, irakurtzeko, pentsatzeko, behatzeko edo marrazteko eta geure lerroa eta ahotsa bilatzeko espazio-denbora bat.
Mireya Martín Larumberen obrara eta lan-prozesuetara hurbiltzea.
Marrazketarekin esperimentatzea, introspekzio eta adierazpen pertsonalerako tresna gisa.
Hainbat hizkera harremanetan jartzean sortzen diren adierazpen-, diskurtso- eta estetika-aukeretan sakontzea.
Sormenezko esperientzia bat bizitzea hurbileko iturrietatik, norberaren interesetatik eta gure ikusizko kulturaren elementuetatik elikatuz.
Gehiago jakin
Iruñea, 1980. Arte Ederretan lizentziaduna da UPV/EHUn. Soziologiako masterra egin zuen NUPen, eta ikusizko eta genero soziologia izan zen MALean landu zuen gaia. Hainbat egoitza askotan parte hartu du, eta sariak eta bekak jaso ditu, hala nola Cité Internationale des Arts à Paris, Casa de Velázquez, Formarte, Bilbao Arte Fundazioa, Nafarroako Gobernua, Iruñeko Udala edo MOVIC Mugikortasun artistikoa (INJUVE). Bere lanak Bilbo, Iruñea, Madril, Paris, Kalifornia, Praga eta Palermoko erakusketa eta jaialdietan egon dira ikusgai.
Artistaren webgunea
Beste begiradak
Bere lanak eta, bereziki, animazioak ikusten ditudanean, badago efektu errepikakor bat; poema baten materiaren barruan edo kantu baten bihotzean sartzen ari naizela iruditzen zait, eta musikaren loditasunari inguratzen uzten diot, eta hasieran ulertzen ez den baina azkenean zure erara deszifratu eta asmatzen duzun letra baten xuxurlek biltzen naute.
Hemen aurkeztutako piezek ez dute rol femenino/maskulino bitarren onarpen akritikoari jarraitzen; izan ere, lan horiek, feminitatearen maskaradaren erabilera ausartengatik, hasierako espazio feminista batean kokatzen gaituzte.
Mireyaren lerroak paperean edo pantailan bihurritzen dira, eta landare, animalia, elementu anatomiko… bihurtzen. Hamaika erreferentzia sinboliko, hain irekiak, non ikusle bakoitzak esanahi propioa ematen dien, eta ordura arte estalita zegoen norberaren zati bat ezagutzen du obra bakoitzean.