Alfonso
Borragán
Bere praktika artistikoa ikerketa, irakaskuntza eta ekoizpenaren artean artikulatua dago. Une kritiko gisa deskribatu izan dute bere lana, non, gertaera sentsorial ugariren baitan, irudien sorrera hobetzen den. Existitzen ez diren irudiak berreskuratzen ditu, guztiz ezagutarazi ezin diren esperientzia baten uneak adierazten dituzten ezkutuko grafikoak. Darabilen metodologiari jarraiki, testuinguruarekin erlazionatuta dauden ikerketa denboraldi luzeak aktibatzen ditu, esperientzia ukiezinak lantzeko helburuarekin.
Testuinguruaren beharretara egokitzen da nire lana, ez formatura. Formatua estrategia bat da, eta zerikusi handiagoa dauka ekintzekin eta pertsonekin. Nire praktika nolabait definitu beharko banu, lurrarekin sortzen diren harreman-sistemekiko begirada bat dela esango nuke.
Artea esperientzia gisa
Lanak
Proposamen
didaktikoak
Helburuak
Irudi Iragankorrak

alfonso borragánen obra abiapuntutzat hartuko dugu esperientzian oinarritutako arteari buruzko gogoeta egiteko. Saiatuko gara hurbil ditugun gauzekin begirada harritzen, eta bizi dugunaren erregistro iragankorrarekin esperimentatzen, irudiak sortuz inguruak berak eskaintzen digunarekin.
alfonso borragánen obrara eta sormen-prozesura hurbiltzea.
Artean kolektiboak eta iragankorrak diren gauzen balioari buruz hausnartzea.
Eskura dugunarekin sormen-esperientziak piztea.
Irudiak sortzeko teknika ekologikoak ikastea.
Gehiago jakin
Santander, 1983. Arte Ederretan lizentziaduna Bartzelonako Unibertsitatean eta Londresko Slade School of Fine Arts-eko MFAn trebatua. Sari asko jaso ditu, hala nola Botín Fundazioarena 2019an. Egoitza artistikoak egin ditu, eta lana garatu eta partekatu, Espainian, Portugalen, Alemanian, Erresuma Batuan, Suitzan, Norvegian, Kolonbian eta Indian. Azken lanak toki askotan egon dira ikusgai, besteak beste: Plataforma Bogotá-n, New Yorkeko Cervantes Institututan, Londresko Slade School of Fine Arts-en eta Indiako Khoj Artist Association-en. Irakasle gisa eskolak eta tailerrak eman ditu hainbat unibertsitate eta kultur instituziotan, bai Espainian bai atzerrian.
Artistaren webgunea
Beste aipamenak
Beste begiradak
Alfonsok (...) zeregin bat edo mandatu bat zeukan komunitatea sortzen zuen, munus partekatu bat.(…) Denboraren irakurketa poetiko posiblea zuten biek. Argazkilari nahiz dantzari batentzat, haren praktika artistikoaren parametro preziatuenetakoa eta pentsatuenetakoa izan behar du denborak.
Litófagos bera ere lan exogenoa da. Praktika artistikoaren mugetan ezartzen da hura iraultzeko, haren baztertasunetik gainditzeko eta, mistikan eta magian murgiltzeko, forma eta kontzeptua gainditzen dituen esperientzia bat eskaintzeko.
Argazkigintzaren mugak aztertzen ditu alfonso borragánen lanak. Irudiak euskarri organikoetan garatzen dituenez, aldaketak jasan ditzakete, eta finkatu gabeko irudi ezkutuak lortzen ditu. Eraldaketa etengabean mantentzen dira irudiak, hainbat euskarritan; esaterako, zeluletan, garun-materialean, harrietan edo zilarrean.