Dick
Rekalde
Plano piktorikotik abiatzen den arren, pintura, argazkigintza eta eskultura tartekatzen ditu bere lanean, jarrera higienizatzaile eta gogoetatsuaz. Metahizkuntzarekin zerikusia duten gaiak jorratzen ditu, hala nola artearen sistema, dekorazioa eta irudikapena. Dena den, azken batean, bere burua irudikatzen duten eraikuntzak dira, bere izateko modua, egoteko modua edo erabakiak hartzen dituen uneak.
Erabakiak etengabe hartzea da artea egitea.
Distantzia fotografikoa
Lanak
Proposamen
didaktikoak
Helburuak
Espazio simulatuak
Jatorriz ez zen zerbait irudikatuko duen irudi bat sortuko dugu. Guretzat ohikoak diren lekuen irudiekin jolastuko gara existitzen ez diren leku asmatuak irudikatzeko. Hortik abiatuta, irudiek irudikatzeko duten funtzioari buruzko debate bat egingo dugu.
Dick Rekalderen obrara eta lan-prozesuetara hurbiltzea.
Irudiek hizkuntza eta irudikapen gisa daukaten balioari buruz hausnartzea.
Irudiekin jolastea askotariko teknikekin.
Erabakiak banaka eta taldeka hartzea sormen-prozesu gisa lantzea.
Gehiago jakin
Iruñea, 1963. Arte Ederretan lizentziaduna da UPV/EHUn eta argazkigintza irakaslea Iruñeko Arte Eskolan. Reinhard Stanglen irakasle laguntzailea izan zen Berlingo Sommer-Akademie zentroan 1989-1990 urteetan. Garai hartan, grabatu- eta litografia-ikastaroak egin zituen Berlingo Bethanien Haus-en. Lehen talde-erakusketa 1984an egin zuen, eta banakakoa, lau urte geroago, Berlingo Babylonia zentroan. Haren lanak estatu-mailako zein nazioarteko areto eta galerietan egon dira: Bilbo, Iruñea, Donostia, Uharte, Bartzelona, Madril, Zaragoza, Basauri, Gasteiz, Almagro, Cajarc, etab. Sari hauek jaso ditu, besteak beste: lehen saria Iruñeko Artista Gazteak lehiaketan, Bilboko Gure Artea pintura saria, Premio-compra Mostra Unión Fenosa de A Coruña, lehen saria Nafarroako Jaialdien Nazioarteko VIII. Pintura Lehiaketa, sormen artistikorako Banesto beka eta kritikarien elkarteen (AECA) saria ARCO 97 ferian.
Artistaren webgunea
Beste aipamenak
Beste begiradak
Gaur egungo argazkilari askoren antzera, Dicky Rekaldek irudi dokumentalaren baliabide tekniko eta figuratiboak erabiltzen ditu: itxuraz neutroak diren konposizio garbiak, informazio asko eta iritzi eskasak eskaintzen dituztenak, nahiz eta benetan objektibotasun faltsuko fatxadaren atzean ezkutatzen dituzten asmo narratibo, kritiko eta ironikoak, kasu batzuetan baita dokumentazio fotografikoaren ideiari berari buruzkoak ere.
Sormenezko dialektika bat sumatzen dugu oposizioen artetik. Aireko emaitza zehatzen dotoreziari aurrez aurre dagoen urruntze sentikor bat bezalakoa da. Edo maila intelektualeko prozesuei erantzuten dien manipulazio arduratsu bat. Edo planoen eta ikuspuntuek azaleratzen dituzten aukeren arteko kontraste bat.
Moldurak, gainazalak, erretaulak eta kontzeptuak modu partzialean eta atomizatuan tratatzen dira, errealitate konplexuago eta zabalago baten ikur, zeinu edo sinbolo gisa, zeinak transkribatzen eta kontatzen baitituen.