Paco
Polán
Bere lan artistikoa, nekez sailka daitekeena, XX. mendeko artearen ildo eta lurraldeetatik igarotzen da, batez ere eskultura garaikidearenetik. Askotariko teknikak, materialak eta bitartekoak erabiltzen ditu ideiak irudikatzeko eta interesatzen zaizkion gaiak lantzeko. Bere izaera gogoetatsua, umorearekiko gustua eta gauzak egiteko duen erritmo patxadatsu eta zorrotza islatu egiten dira ironiaz betetako pieza kontzeptual urrietan, hainbat gai lantzen dituztenak, hala nola heriotza, paisaia, identitatea edo artea bera.
Aspalditik izan nahi nuen artista handitan. Eta oraindik ere saiatzen naiz, gorabeherekin bada ere, ez baita erraza artista izateari uztea.
Arteari buruz hitz egiten duen artea.
Lanak
Proposamen
didaktikoak
Helburuak
Norbait izateko argibideen kita
Paco Polánen obratik abiatuko gara artearen prozesuei buruzko gogoeta egiteko eta originaltasunaren eta bikaintasunaren kontzeptuak zalantzan jartzeko. Saiatuko gara ideia horiek gure egunerokotasunera estrapolatzen, eta argibideen kit bat sortzen esperimentatuko dugu, gu geu garena izatea lortzeko.
Paco Polánen obrara eta sormen-prozesura hurbiltzea.
Kontzeptu hauei buruz hausnartzea artearen esparruan: originaltasuna, bikaintasuna, balioa eta berregiteko gaitasuna.
Eskura dugunarekin sormen-esperientziak piztea., eta gauza artistikoei buruz dugun ideia zabaltzea.
Objektuak asmatzen, diseinatzen eta sortzen ikastea.
Artea bizitzari hurbiltzea eta alderantziz, modu ludiko baina gogoetazkoan.
Gehiago jakin
Iruñea, 1963. Arte Ederretan lizentziaduna da UPV/EHUn, eskulturako espezialitatean. Graduondokoa “Mastère” Parisko École National Supérieure des Beaux Arts-en. Banakako erakusketa askotan parte hartu du Iruñean, Euskal Herrian, Zaragozan eta Madrilen; eta erakusketa kolektiboetan ere bai Espainian, Alemanian, Irlandan eta Frantzian. Sariak jaso ditu, hala nola Bizkaiko Artea 90 saria, Joan Miró Fundazioaren Pilar Juncosa Sari Berezia eta AENA Fundazioaren Argazkigintzako Sari Berezia. Bere obra museo eta bildumetan aurki daiteke, besteak beste, ARTIUMen, Nafarroako Museoan, La Caixa Fundazioan, Coca Cola Fundazioan, Caja Vital Kutxa Fundazioan, Bizkaiko Foru Aldundian edo Gasteizko eta Iruñeako Udaletan.
Beste begiradak
Bere lanak arte modernoaren historiaren oso pertzepzio zorrotza hartzen du tartean, abangoardiek eragindako eraldaketen kontzientzia sakona, ikuspegi zehatza, eta ez azken ehun urteetan arteak izan dituen formak eta asmoak.
Umorea maiz erabiltzen du bere obraren aglutinatzaile gisa, baina ez da iseka egiteko umorea, alderantziz baizik, artearen praktikari buruzko auto-parodiarako gaitasunak elikatutakoa.
Argazkigintzaren objektibotasuna irudi dokumental huts gisa apurka-apurka ahuldu duen ikerketa-ildo horretan kokatzen da Polan, adierazpen subjektiboko lurraldeetara eramaten duena, objektuen deskribapenetik eta errealitatearen gertakarietatik urrun. Baina baita ere argazkia errealitatearen koartada gisa erabiliz, inkontziente kolektiboan duen sinesgarritasunaren hondarrak aprobetxatuz, bere esanahiaren hondarrak.