Greta
Alfaro
Alegiazkoak diruditen egoerak sortzen ditu espazio arruntetan eta eguneroko materialekin.
Hausnarketa piztea da bere helburua; alde batetik, kontrakoak diren elementuak alboratuz, eta bestetik, garaikidea dena gai mitikoei, historikoei, tradizionalei eta paranormalei lotuz.
Hainbat bitartekoren bidez garatzen du bere lana, nagusiki bideoa, argazkigintza, instalazioak eta collagea, askotan, site-specific norabidetik.
Estetikoki erakargarria edo entretenigarria izatea nahi dudan zerbaiten bidez pentsamendu kritikoa eragitea.
Ospakizunen
erritua
Lanak
Proposamen
didaktikoak
Helburuak
Bodegoi
ezkutuak

Hamaiketakoekin bodegoi sorta bat sortzeaz gain, formatuekin eta eskalarekin jokatuko dugu. Leku ezkutuetan jarriko ditugu, agerian ez dauden tokietan, edota iristea zaila den lekuetan, jendeak aise aurkitu ez ditzan.
Bodegoi edo natura hila kontzeptua gure egunerokotasunetik lantzea.
Hezkuntza-komunitatea gogoeta-prozesu bat eragitea.
Eskolako janari-errituei buruzko ikerketa bat egitea, eta ikerlan hori sormenezko tresna gisa erabiltzea.
Gehiago jakin
Iruñea, 1977. Arte Ederretan lizentziaduna da UPVn, baita Arte Ederretan masterra ere Londresko Royal College of Art-en.
Bere lanari esker, hainbat sari jaso ditu: Fundación Cañada Blanch, Caja Madrid erakundearen Generaciones, El Cultural argazki saria. Baita zenbait dirulauntza ere, besteak beste, arte plastikoak sustatzeko CAM dirulaguntza edo BBVA Fundazioaren Multiverso.
Galesen, Swanseko Glynn Vivian Art Galleryn, Espainiako Errege Akademia Erroman, Casa de Velázquezen eta BilbaoArte Fundazioan izan da egoilarra.
Bere bakarka erakusketen artean aipatu daitezke: Flint Institute of Arts, Michigan; Artium; Hiroshima City Museum of Contemporary Art, Japón; Museo Ex Teresa, México; La Gallera, Valencia eta Londresen egindako proiektu zehatzak Genesis Foundation eta Roaming Roomekin.
Beste begiradak
Material jangarri eta galkorrekin lan egitearen ideia hor dago beti, Alfaroren lanean. Janariarekiko duen interesa sinbolikoa (mantenu eta bizi iturri gisa ulertuta, eta era berean, sakrifizioaren ideian oinarritzen dena) eta soziala da (janaria prestatu eta jan egiten dugunean betetzen ditugun errituak, eta erritu horien ondorio diren egiturak eta hierarkiak).
Her work is original, striking, provocative, witty and often profound.
Gure eguneroko bizitzan ezinezkoa den eszena bat proposatzen duen arren, mendebaldeko imajinario kolektiboaren barne dago, itxurazko fantasia horren oinarri direlako herri-kultura, erlijio-errituak, elezaharrak, mitoak, eta batzuetan baita alegiak eta ipuin tradizionalak ere.