Elena
Aitzkoa
Bere praktikak eskultura, marrazkia, poesia eta performancea biltzen ditu. Bere sorkuntzak ekosistema heterogeneoa dira, inguru hurbilaren elementu fisiko eta emozionalez eta bizi-esperientziaz elikatzen dena. Materiaren konfigurazio poetikoan fokua eta sormen-energia jarriz, eta edertasuna, izakien arteko lotura-elementu gisa kokatuz.
Eskultura egiteko nire modua nahiko performatiboa da. Nire esperientziekin, egoera emozionalarekin, maneiatzen dudan barne-mundu guztiarekin (emozioak, pentsamenduak, sentsazio fisikoak...) lotzen ditudan lan-saioen modukoak dira. Eta egiten joaten naiz... eskulturarekiko erreakzio moduko bat da.
Tolestu, errezitatu, besarkatu
Tolestu, errezitatu, besarkatu
«Lendia es un lago que nace de una cueva. / Que se llena y se vacía con respiración de ballena./ Cantar al agua. Yo./ Cantar con otras. Nosotras./ Cantando un Lago. Silencio. Expansión./ Mi madre Mercedes canta. Yo le acompaño cantando. Ella me acompaña tocando el piano./ Sus canciones me las sé de nacimiento, tal como el llanto. La risa»
Lanak
Proposamen
didaktikoak
Helburuak
Besarkada
Eskultura bat sortuko dugu erabilitako eta aurkitutako objektu batzuetatik abiatuta; inguruan ditugun ohiko gauzak hartuko ditugu mundu poetikora eramateko. Pieza horri lagunduko dion beste pieza bat sortuko dugu soberako materiarekin. Besarkada literal edo metaforiko baten bidez lotuko ditugu biak.
Elena Aitzkoaren obrara eta prozesuetara hurbiltzea.
Eskulturarekin eta performancearekin esperimentatzea.
Eskulturaren zati beteekin eta hutsuneekin lan egitea.
Sormen-prozesuen afektuaren balioa azpimarratzea.
Gehiago jakin
Apodaka, 1984. Arte Ederretan lizentziatua EHUn. Gure Artea edo Generación Caja Madrid bezalako sariak lortu ditu. Bakarkako erakusketak egin ditu Artiumen, Patio Herrerianon (Valladolid), Carreras Mugican (Bilbo) eta Rosa Santos Galerian (Valentzia), besteak beste. Hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu du, hala nola ARCOmadrid, Tabakaleran, La Casa Encendidan, MUSAC-en, Bilboko Arte Ederren Museoan. Bilbon, Gasteizen, Washingtonen, New Yorken eta Oslon egin ditu performanceak. Lalavandera argitaletxearen sorreran parte hartu zuen eta Club Le Larraskito eta Zarata Fest-ekin elkarlanean aritzen da.
Artistaren webgunea
Beste begiradak
Bere lanak ez du inolako narratibarik sentimenezko gauzetara gehiago hurbiltzeko. Bera da bere artea.
Bere eskulturetan, ohialkieko interesa igartzen dugu, hain zuzen, lehenago beste objektu batzuen parte izan zitezkeen eta egoera berrietan berreratzen diren zatiengatik. Badirudi beti gertatzen ari direla, auskalo zein gertakizun izan ditzakeela dakienaren zehaztugabetasunean kokaturik.
Besteren gorputzera egokitzen den besarkada, eta Elena Aitzkoaren eskulturak bezala, kobazuloa, oskola eta aterpea izan.