Iosu Zapata
Lantzen dituen gaiak abandonatutako espazioekin, periferiekin eta natura hiriko paisaian agertzearekin zerikusia dute. Sistemak baztertutako objektu eta tokietan jartzen du arreta; horiek pinturaren, instalazioaren, stop motion teknikaren bidez edo soinuaren edo esku-hartzearen bidez gauzatzen dira.Naturarekin aritzen da etengabe kapitalismoari eta gaur egungo gizartearen paisaiari buruzko gogoeta osatzeko. Artista konprometitua da, elkarbizitzarako ideia estetiko berriak sortzeko ahalegina egiten duen artearen aldeko jarrera dauka.
Naturaren eta teknologiaren arteko erlazioa aztertzea interesatzen zait.
Hirugarren paisaia
Lanak
Proposamen
didaktikoak
Helburuak
Nire habia, nire identitatea
Gure identidadean, bizi dugun espazioak nola adierazten duen ikasiko dugu. Experimentazioaren bidean argazkilaritzaren indarra arakatuko eta gure gela idealaren maketa bat eraikiko dugu.
Josu Zapataren eta bere “Zaborraren habitat gunea” (Habitáculo residual) artelanera hurbilpena.
Gure identitate, gustu, testuinguru geografiko, politiko eta sozialei buruz gure espazio propioak nola adierazten duten hausnartuko dugu.
Sistema kapitalista eta konsumismoari buruzko eztabaida piztea.
Helburuak
Mugikor
Soinu-tresna mugikor bat egiteko prozesu kolektibo batetik abiatuta, espazio publikoa soinuaren bidez erabiltzeko joera politikoa aldatzen duten proposamen sortzaileak garatzea.
Iosu Zapataren obrara hurbiltzea.
Hirigune batean esku hartzeko, soinu-tresna mugikor bat sortzea.
Artelan bat egiteko talde-lana sustatzea.
Iraunkortasunari buruz kontzientziatzea; birziklapena eta bizikleta, gizartea eraldatzeko tresna gisa lantzea.
Espazio publikoen eta arkitektura iragankorraren erabilerari buruz hausnartzea, bizitza eta kultura-estilo jasangarri bati laguntzeko.
Gehiago jakin
Iruñea, 1981. Iruña Cormenzanaren lantegietan hasi zen arte grafikoetan trebatzen. Hainbat sari eta aintzatespen jaso ditu (Topaketak edo Artista Gazteak), eta Iruñeko zenbait talde artistikorekin lotura du. Bere lanak Espainian, Filipinetan eta Frantzian egon dira ikusgai. Mexikon urte batzuk eman zituen. Bertan, besteak beste, «La Chabola Nómada» proiektua garatu zuen, eta obra toki askotan aurkeztu zuen: Chopoko Museoan, Polyforum Siqueirosen, Espainiako Kultur Etxean eta Emakumearen Museoan. Guarimba taldea sortu zuen eta bertan jotzen du.
Beste begiradak
Iosu Zapatak periferiei buruz hitz egiten digu, geografikoei nahiz kontzeptualei buruz.Kontzientzia soziala behin eta berriz agertzen da bere lanetan, kontsumitu, ondasunak pilatu eta hondakinak sortu eta haiekin espazioak inbaditzen dituen gizarte kapitalistarekiko pentsamendu kritikoaren ildoan.