Amaia
Molinet
Argazkigintzatik abiatzen da bere lana garatzeko, esparru hedatu gisa ulertuta. Zehazki, bere interes nagusiaren abiapuntua argazkigintzaren praktika da, lurraldetasuna identitatearen ikurtzat hartzen duen problematikaren aurrean. Paisaia kulturaren, politikaren edo gizartearen eraketa gisa sentitzeko modu konplexu eta pertsonaletik hainbat kontzeptu erlazionatzen ditu, hala nola mugak, memoria, arkitektura edo lurraldea.
Testuingurua identitateari eragiten dion esparru gisa aztertzen duen ikerketa baten antzera ulertzen du bere praktika, eta, horretarako, sinbolikoa dena edo konnotazioak ematen dituena erabiltzen du, arteak afektuetatik eta pertzepzioetatik ezagutzeko daukan baliabidea izango balitz bezala.
Dokumentatutako ekintza performatiboak egiteko beharra sentitzen du, argazkien eta bideoen bidez. Ekintza horiek testuinguruari lotzeko aukera eman behar diote, lurralde zehatz eta markatu batean lan egiteak suposatzen duen gatazkari irtenbidea aurkitzeko.
Kulturalki edo identitatearen aldetik konplexuak iruditzen zaizkidan egoerak interesatzen zaizkit.
Paisaiaren parte izan
Lanak
Proposamen
didaktikoak
Helburuak
Konkista-
istorioak
Gure gorputzetako zauri-marretatik abiatuta, gure lurralderik hurbilekoenaren mapa bat sortuko dugu.
Argazkia adierazpen eta dokumentazio tresna gisa lantzea.
Gure gorputzetatik abiatuta, proposamen estetiko bat sortzea.
Emozionaletik gure eguneroko lurraldeaz gogoeta egitea.
Gehiago jakin
Lodosa, 1988. Arte Ederretan lizentziaduna da UPV/EHUn, eta Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboa masterra ere bai, unibertsitate berean. Erakusketak egin ditu Rekalde Aretoan, San Telmo Museoan, Fabra i Coats zentroan, Cantieri Culturali alla Zisa zentroan (Palermo) eta Casa Matei eraikinean (Cluj-Napoca).
Sariak eta dirulaguntzak jaso ditu hainbat erakunderen aldetik: INJUVE, Nafarroako Gobernua, Bilbao Arte Fundazioa.
Egoitzak ere izan ditu, hala nola Artifariti (Mendebaldeko Sahara), SÍM (Reykjavík) eta Nau Estruch. Horretaz gain, zenbait arte galeriekin egin du lan, esaterako, Rafael Pérez Hernando (Madril) eta Windsor Kulturgintza (Bilbo).
Beste begiradak
Bere instalazioa ikusten dudanean, pentsatzen dut emakumeok badakigula espazioa okupatu egiten dela, ez dela bizitzen. Amaiak eszenan jartzen duen gorputza kanpoko aldearekin etengabean negoziatzera behartuta dago: espazioarekin, arkitekturarekin, bestearekin. Inguratzen duen horretan esku hartzen du; baina badaki, aldi berean, beregan ere esku hartzen dutela.
Artistak interes handia agertzen du kokapen horien balio natural, geologiko eta ondar-balioa berreskuratzeko, maila sinboliko batean, bakoitzari bere nortasuna ematen dizkion elementu txikiei erreparatuz.
Lurraldearen formen analisia da Molineten lanaren ezaugarria. Kontu geopolitikoetatik hasi, eta paradisua bezalako eraikuntza sozialetara.