Skip to main content

Maddi
Barber

Egin dituen azken lanak estu-estu lotuta daude bere jatorriarekin: Pirinio aurreko mendiak eta bertako biztanleak, gizaki zein izaki.

Paisaia garaikidean sortzen diren oztopoei eta erronkei desafio egiteko ahaleginetan, hainbat estrategia baliatzen ditu lurraldeari gerturatzeko: Pirinio aurreko haranetan dauden azpiegitura erraldoien efektua filmatu; azpiegitura horien kontrako borroka dokumentatu zuten ekintzaileen eta pertsonen fitxategi bideografikoak erabili; ametsak tresna gisa baliatu itotako lurrak ekarritako talde-doluari hurbiltzeko; edo abeltzainekin elkartu eta animaliekin egunero duten harremana filmatu.

Maddiren zinemak memoria, lurralde eta ekologia kontuak hausnartzen ditu, baita gizakien eta naturaren arteko zaintzaren etika ere. Beti saiatzen da zinemaren bidez kategoria horiek zalantzan jartzen eta kategoria horien mugak zabaltzen.

Bertan bizi izan gara eta mila aldiz gurutzatu ditugu lurralde horiek. Orain, ordea, hara iristeko bide bakarra memoria, irudimena edo ametsak dira.

Maddi Barber

Itoizko urtegia:

bizitako historia

Itoizko urtegia:
bizitako historia

Nola bizi gaitezke gaur hemen, jakinda ezagutu dugun bailara, gure herri eta tokiak, egunero ikusten dugun ur horren azpian daudela?

Lanak

592 metroz goiti

HD bideoa

24´

2018

Yours Truly

Bideoa

15´

2018

Ametsen egunerokoa

HD bIdeoa

14´

2017

Urpean Lurra

HD bideoa

50´

2019

Gorria

16 mm

22´

2020

Proposamen
didaktikoak

Helburuak

Asmatutako leku bat sortuko dugu, bizitako paisaietatik eta haien mugetatik edo bazterretatik abiatuta. Gizakiak ekosistemen eraldaketan duen eginkizunaren inguruan hausnartuko dugu, alderdi emozionalean arreta jarriz, ekologikoa alde batera utzi gabe.

Ekosistemaren kontzeptua lantzea, gure bizitza-esperientziatik eta emozio-esperientziatik abiatuta.

Hezkuntza-komunitatean hausnarketa-prozesu bat sortzea.

Collagearekin, soinuarekin eta mugimenduan dagoen irudiarekin esperimentatzea.

Gehiago jakin

Lakabe, 1988. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da UPV/EHUn eta Ikusizko Antropologiako masterra Manchesterreko Unibertsitatean.

2018an, Christopher Murray eta Charlotte Hoskinsekin batera, Yours Truly film laburra zuzendu eta ekoiztu zuen, Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdian estreinatu zena. Hurrengo film laburra, 592 metroz goiti, Visions du Reel-en estreinatu zen 2018an, eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldian (Zabaltegi) eta besteak beste, Curtocircuito, Alcances, Porto Post Doc eta Las Palmasko Jaialdian ere parte hartu du. 2019an, Urpean Lurra film ertaina estreinatu zuen Donostiako Nazioarteko Zinemaldian (Zabaltegi). Urpean Lurrak Curtocircuito eta La Cabina jaialdietan saritua izan da eta Visions du Réel jaialdian parte hartu zuen. Urte horretan bertan, Punto de Vista jaialdiko X-FILMS proiektua irabazi zuen eta sariaren bidez Gorria filma egin du.

Pirenaika ekoiztetxea sortu du eta Irati Gorostidi, Gerard Ortín eta Ainhoa Gutierrez-en lanak ekoizten dabil.

 

Beste begiradak

The film lies here, in this difference of distance and point of view created by the disruption of the scenery and, with it, that of an entire ecosystem, in a strong duality of elements, between life and death.

Madeline Robert

Interesa dakizuken beste artista batzuk