Celia
Eslava
Ehungintzari eta zeramikari lotutako eskulturaren esparruan garatzen du bere lana oro har.Bere lanak gorpuztasunarekin eta naturarekin zerikusia duten gaiak aztertzen ditu, ikuspegi autobiografiko batetik, estuki loturik izaera femeninoarekin eta norberaren irudia eta emakumearen identitatea eraikitzearekin. Bilaketa hori guztiz loturik dago ehunarekin eta zeramikarekin, materiaren esentziarekin eta berezkoak zaizkion erritmo eta prozesuekin.
Betidanik izan ditut begikoak material eta ekintza xumeak, oinarrizkoak, neurri batean ikusezin direnak. Keinua behin eta berriz egitea, une oro bera eta berria, lanaren oinarrian gelditzen den taupada balitz bezala.
Keinua eta materia
Lanak
Proposamen
didaktikoak
Helburuak
Ehundu eta desehundu: ekintza eta aldarrikapena
Peneloperen mitoa eta ehun bat egitea abiapuntutzat hartuta, ehungintzaren munduan murgilduko gara, zeina tradizioz emakumeei egotzi zaien, eta haren balioa eta espresio-aukerak aldarrikatuko ditugu talde-ekintza baten bidez.
Celia Eslavaren obrara eta lan-prozesuetara hurbiltzea.
Ehungintza-lanei buruz ikertzea hainbat mailatan (teknikoa, sinbolikoa) eta hainbat testuingurutan (etxekoa, artistikoa, ekonomikoa).
Ehun-gaiek eskaintzen dituzten aukerak lantzea ikuspegi garaikide eta feminista batetik.
Genero-rolei buruz hausnartzea, ikuspegi kritikotik zalantzan jarriz.
Gehiago jakin
Iruñea, 1955. Arte Ederretan lizentziaduna da UPV/EHUn, eta “Zeramika: Artea eta Funtzioa” masterra ere bertan egin zuen. Halaber, Geografia eta Historia, eta Artearen Historia graduko ikasketak egin zituen UHUNen. Bere obra hainbat erakundetan aukeratu eta erakutsi dute: esaterako, Guggenheim Bilbao Museoan, Museo Zabalgarria proiektuaren barruan, Palermoko Arte Ederren Akademian eta Iruñeko Ziudadelako Bolborategian, baita Donibane Lohizuneko, Donibane Garaziko, Vitoria-Gasteizko eta Bilboko aretoetan ere. Bere lana bilduma pribatu eta publikoetan dago, hala nola Euskal Herriko Unibertsitatean eta Nafarroako Museoan.
Artistaren webgunea
Beste begiradak
Bere instalazioek oroipen eta maitasunen jario gorabeheratsua hezurmamitzen dute, askotariko erantzunaren, etorri beharreko subjektibotasun-askapenaren, erakusle.
Ia errituala den lan hori, buru-belarri aritzearen eta obsesioaren artekoa, (...); esaterako, behin eta berriz korapilatzearen ekintza. Eta, ondoren, zerbait iraunkorra, deserosotasun puntu bat edo gordintasun bat, (...),eta zerikusia duena joan-etorrien joko bikoitz eta ezkutu batekin: bizitza eta heriotza, hauskortasuna eta erresistentzia, borroka eta amore ematea, sortzea eta suntsitzea...
Lehengaiekin harreman estua edukitzera behartzen duten material organikoak eta eskuzko teknikak erabiliz, Celia Eslavaren lanak bizitzari eusteko behar den lan iraunkor eta diskretua aztertzen du: besteen zaintza, espazio bizigarri baten eraikuntza, familia-loturak. Ehundu-Desehundu lanari buruz.