Skip to main content

Maite
Redondo

Diziplina anitzeko artista, baliabide, teknika eta sormen-prozesu askorekin lan egiten duena. Obra gehiena ikus-entzunezkoen eremuan garatzen duen arren (esperimentazio/saiakera formatuan zein dokumentalean), pintura-teknikei eta sormen-prozesu kolektiboei ere heltzen die. Hainbat ahots edo ikuspuntu biltzea eta horiekin kontakizun koralak sortzea da bere lanaren ezaugarri nagusiena. Paisaiaren eta lanaren kontzeptuak zeharkakoak dira bere proiektuetan, eta teoria kritikoan oinarritzen diren ikerketetatik abiatzen dira, perspektiba antirrazistetatik, feministetatik eta ekologikoetatik.

"Historiak eraikitzeko dauden moduak arakatzea gustatzen zait."

Maite Redondo Gaztelu

Paisaia korala

Paisaia korala

Lanak

Beire

Luca Rullorekin egina

Bideoa / Artxiboa / Soinua / Argazkia

Dokumental hedatua

2020

La piel de Marte

HD bideoa

30' gutxi gorabehera

2019 - Prozesuan

Cartografía expandida. La ciudad [des]trazada

Mikel Irurerekin egina

Dimentsio aldakorrak

Diziplina anitzekoa / Ikerketa artistikoa / Artxiboa / Instalazioa / Marrazkia / Testua / Argazkia / Bideoa

2018

Panel I. Una deconstrucción de la imagen paisaje

HD bideoa

9'53''

2017

Calle sin Nombre 2A

Nuria Mosqueira eta Elena Fernándezekin egina

Performancea / Bideoa

4'33'''

2014

Proposamen
didaktikoak

Helburuak

Ez dugu berdin jokatzen leku guztietan. Espazio batzuek isilik egotera behartzen gaituzte, beste batzuek berriz, oihu egitera edo mugitzera. Nork esaten digu nola jokatu? Horrelakorik gertatzen al da eskolako espazioetan? Ba al dago eraldatu nahi genukeen zerbait?

Eskolako espazioetara hurbilduko gara, gure ohiturak eta jokatzeko moduak birpentsatu eta paisaia horiek eraldatuko dituzten esku-hartze artistikoak burutzeko.

Maite Redondo-ren obra eta sormen/ikerketa prozesuetara hurbiltzea.

Espazio publiko eta pribatuei buruz hausnartzea, espazioaren izaerak haren erabileran duen eraginari buruz hausnartzea eta paisaia eraldatzen duten esku-hartze artistikoak gauzatzea.

Mugikorrak eskeintzen dituen ikus-entzunezko aukerekin lan egitea.

Gehiago jakin

Iruñea, 1989. Arte Ederretan eta Sormenezko zinema-dokumentalean trebatu da. Bere ibilbidean zehar, sortzeari eskainitako hainbat sari eta laguntza jaso ditu, hala nola arte plastiko eta bisualak sustatzeko laguntza, Uharte Zentroak emana, eta Gazte Artearen Topaketak. Kamerari eta editore gisa lan egiten du ikus-entzunezko proiektuetan eta zineman, taldean eta bere kabuz, eta ekitaldi eta jarduerak dokumentatzen ditu.

Beste begiradak

Apuntes del pequeño jardín del Edén proiektuak (...) zahartzaroa, haren ahotsak eta haren irudikapenak ditu aztergai. Bere gaztetasunetik ekiten dio gaiari, eta horregatik interesatzen zaio belaunaldiarteko elkarrizketa egotea. Halaber, arreta eskaintzen dio funtsezko etapa horren dimentsio sozialari.

Alex Baures

Ezarritako iruditeria birpentsatzeko eta zalantzan jartzeko edo saiakera antropologikoak irudikatzeko interesatzen zaio hizkera zinematografikoa erabiltzea.

Ana Oliveira

Interesa dakizuken beste artista batzuk