Marisa
Mantxola
Bere lana diseinu grafikoaren, ilustrazioaren eta ikus-entzunezko komunikazioaren alorrean garatzen du. Artisau-prozedurak eta -teknikak eta teknologiak egiteko moduak konbinatzen dituen lanarekin, collage eta animazioetan eguneroko inguruneko elementuen eta pertsonen arteko ezinezko harremanak sortzen ditu; gauza txikien dimentsio femeninoa aztertzen du, eta proposamen afektibistak sortzen ditu, non ohizkoa apartekoa bihurtzen den. Azken proiektuetan landu duen gaietako bat pertsonak eta inguruarekin eta naturarekin duten erlazioa da
Nire proiektuak jakin-minetik eta ikasteko gogoetatik sortzen dira, baita gozatzeko eta ongizatean egoteko lekuak aurkitzeko nahitik ere.
Ibili, behatu, sortu
Lanak
Proposamen
didaktikoak
Helburuak
Ibili eta sortu: egunerokotik ohiz kanpokora
Munduaren ohiz kanpoko irudiak sortuko ditugu collagea, animazioa edo antzeko teknikak erabiliz, munduaren aparteko irudiak sortuko ditugu. Abiapuntu gisa, eguneroko ingurunea eta bertan aurkitzen ditugun elementuak arretaz behatuko ditugu. Paseatzea eta sortzea batera joango dira gure errealitate hurbila berraurkitu eta berrasmatzeko prozesu honetan.
Marisa Mantxolaren obrara eta lan-prozesuetara hurbiltzea.
Ibiltzea eta deribak gure ingurunea behatzeko eta aztertzeko metodo gisa erabiltzea.
Elementu oro, baita arruntena ere, modu sortzailean erabil daitekeela ohartzea munduaren ikuspegi berriak sortzeko.
Irudiak sortzeko teknika eta estrategiekin esperimentatzea, hala nola collagea edo animazioa, eta ulertzea irudi oro eraikuntza bat dela.
Gehiago jakin
Donostia, 1967. Arte Ederretan lizentziatua EHUn. Ibilbide zabala du ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko gisa hainbat komunikabide eta enpresatan. Ikus-entzunezko artista gisa, Nafarroako Gobernuaren, Huarte Zentroaren eta Iruñeko Udalaren bekak eta sariak jaso ditu, eta bere proiektuak bakarka edo taldean aurkeztu dira Iruñeko Ziudadelan, Uharteko Arte Garaikideko Zentroan, Madrilgo Matadero zentroan eta Santiago de Compostelan, besteak beste. Gaur egun, hainbat erakunde eta kanpainatarako (DNA Jaialdia, Nafarroako Liburutegien Sarea, BAC Festival -Madrid, Nafarroako Gazteriaren Institutua, Ehgam Nafarroa, Nicolette taberna, etab.) komunikazio bisualaren eta diseinuaren arloan egindako lanarekin uztartzen ditu bere proiektu artistikoak.
Beste begiradak
“Meneo” diziplina, tresna, egiteko modu eta baita artistikoa dena kontzeptualizatzeko forma ezberdinak batzean sortzen da.
Aukeratzeko askatasunaren itxurapean estereotipo estetiko femeninoak indartzen eta eraikitzen dituzten azken joera kirurgikoak dira Mantxolak eta Estebanek beren proiektuan lantzen dituzten gaietako batzuk.
Gogoeta bat da, dantzatzeko ekintzaren inguruan sortzen diren harremanei buruzkoa, mugiarazteko eta eraldatzeko duen gaitasunari buruzkoa, non parteez eta osotasunaz, aldi berean bibratzen duten gorputzez, ordenaz eta kaosaz, eta, jakina, askatasunez dantzatzeko plazeraren beharraz hitz egiten den.