Teresa
Sabaté
Pinturaren eta marrazketaren arloan aritzen da, eta joskintza-teknikekin konbinatzen ditu.Bizitako esperientzietatik eta eguneroko ingurugirotik hartzen ditu ideiak bizitako tokien, eguneroko ibilbideen, eta hurbileko pertsona eta objektu maiteen eszenak sortzeko. Oihalez, hariz eta koloretako orbanez egindako kontakizunak dira bere obrak, bere biografia bera zeharkatzen dutenak. Haiekin, berarengan eragina izan duten beste emakume sortzaileak gorazarre egiten ditu, baita hariaren teknika maileguz hartu dien jostunak ere.
Egiaz, uste dut asko hitz egiten dudala hurbileko gauzei buruz, maite dudan jendearekin bizitako momentuei buruz edo azaltzen ez dakidan arrazoiren batengatik liluratu egiten nauten objektuei buruz.
Harizko kartografiak
Lanak
Proposamen
didaktikoak
Helburuak
Eskola baten kartografia
Kartografia kolaboratibo bat osatuko dugu teknika artistiko desberdinak erabilita. Formatu horrek gure eskolak edo institutuak osatzen duen lurraldean bizi dugun esperientziari (pertsonala zein kolektiboa) buruzko gogoeta sustatuko du.
Teresa Sabatéren obrara eta sormen-prozesuetara hurbiltzea.
«Bidea» eta «kartografia» kontzeptuetara hurbiltzea, gure identitatea eta lurraldea ulertzeko modu gisa.
Prozesu piktorikoak eta sormen plastikozko prozesuak esploratzea, taldekako lanaren ikuspuntutik.
Deriba-prozesu batean murgiltzea, premisa honen arabera: «Badakigu nola hasten garen, baina ez nola bukatzen dugun. Ez dugu emaitza zehatz bat bilatzen, aurkitzen dugunarekin ikasten dugu».
Gehiago jakin
Iruñea, 1955. Margolaritzan aritzen da 1981etik.Bakarkako erakusketak egin ditu Iruñeko hainbat aretotan (Rodezno Kondea, Ziudadelako Bolborategia, Pintzel galeria, etab.), baita Tuteran, Donostian, Toledon, Bartzelonan eta Madrilen ere. Talde-erakustaldi askotan parte hartu du, besteak beste Mapamundistas-en eta Nafarroa Oinez-en. Proiektu berrienen artean, Nafarroako Gobernuaren Landarte 2019 eta Uharte Zentroaren Habitación programetako parte-hartzea daude, Virginia Santosekin eginak biak. Aspalditik, lan artistikoaz gain, haur eta helduentzako pintura eta marrazketa eskolak ematen ditu Iruñean daukan lantegian.
Beste begiradak
Teresa Sabaték ez du josten; hariekin margotzen du, une laburrak eta bizi-mapak marrazten ditu, kolorez eta esentziaz bustiz, pintzelen beharrean bere josteko kako berezia erabiliz.
Arkatzez egindako trazuak koloretako hariarekin ordezkatzen ditu: oihala zeharkatzen du, eta marrazten dituen lerroek kontakizun bat osatzen dute.Hari hori moztu eta mihise batetik bestera jarraitzen du, artistaren bidea segituz, bere autobiografiari lagunduz eta metafora funtzioa hartuz, hurbileko jendearekin eta bizitako tokiekin sortutako harremanak islatzen baititu.
Mugarriz eta etenaldiz betetako bide batean zehar eramaten gaitu Teresak; auskalo mugarri eta etenaldi horiek askoz abentura epikoagoa segmentatzen ote duten: geure barne-bidea, alegia.