Skip to main content

Txo!?

Mundu digitalean eta medio berrien inguruan garatzen du bere lana: zuzeneko performanceak, ikus-entzunezko proiektuak, instalazio elkarreragileak, grafika generatiboak.

Teknologian eta teknologiaren ohiko erabileraz gaindiko aukeretan interesatuta dagoenez, ikerketa bere jardueraren funtsezko atala da:  jada existitzen diren tresnak eraldatzea edo proiektu bakoitzaren beharrak asetzeko tresna berriak sortzea ezinbesteko lana da bere praktikarako.

Mundu naturalaren eta digitalaren artean, norbanakoaren eta gauza teknologikoen artean sortzen diren loturak aztertzea interesatzen zaio, ikuspegi kritiko, sozial eta burutsutik.

Historiaurreaz geroztik, artea eta teknologia batera egon dira. Askotan, teknologia arterako sortu egin da (…) eta arteak beti egin du lan teknologiarekin.

Txo!?

Artea, teknologia

eta elkarlana

Artea, teknologia
eta elkarlana

Lanak

Ignis Fatuus

Ikus-entzunezko performancea

25´- 35´

2015

Izenbururik Gabe (Kapital gaineko teknika mistoa) // Sin Título (técnica mixta sobre Kapital)

Bideo Mapping

17´

2016

Hots Materikoak

Soinu-eskultura interaktiboak: teknika tradizionalak, elektronika, soinua, laser ebaketa

Neurri aldakorrak

2018

Fossil Plastics (Alegiazko Enborrak)

Hormako eskulturak: 3D inprimaketa, 3D eskaneatzea, teknika digitalak

Neurri aldakorrak (310x310mm - 510-410mm)

2020

Arbasoak [Ancestree]

Kupularako zuzenezko ikusentzunezkoa.

Formatua: Irudia Fulldome 2K, Audio 13.1.

Teknika: CGI, LiDAR eta fotogrametria eskaneoa, sistema generatiboak.

2021 / 37 min (aldakorra).

Pablo Zaratiegi musikariarekin

 

Proposamen
didaktikoak

Helburuak

Graffiti Digital Colectivo
(Video Mapping)

Graffiti Digital Kolektiboa (Bideo Mapping)

Zer esan nahi diote ikasleek munduari? Nola formulatu ditzakete mezu horiek, bai testualki, bai modu bisualean? Zein aukera ematen dizkigu teknologia digitala, ikusizko arteak, graffitia eta, zehazkiago, Txo!?- ren lana eta haren bideo-mapping arkitektonikoko sorkuntzak elkartzeak?

Arte digitalak, hirikoak eta komunitarioak ikastetxeetan ikus- eta komunikazio-proposamen ez tradizionalak sortzeko dituzten aukerak aztertzea.

Hori guztia graffiti digitaleko/bideo mapping kolektiboko eskuhartzeak diseinatzeko, ikasleek beren gainerako ikastetxeekin, auzoarekin eta/edo gizartearekin, oro har, partekatu nahi dituzten mezuak eta esperientziak ezagutarazteko.

Helburuak

Zuhaitza moztu edo kaltetu gabe, honen azalen forman oinarritutako eskultura-koadroak sortzea planteatzen da. Zuhaitzak gure ekosistemaren oinarri direla hausnartuko dugu eta gehiegizko plastikoen arazoarekin lotu ahal izango dugu. Prozesu artistiko/teknologiko garaikideei buruz ikastea, fotogrametria kasu. Proposamen honetan teknologia espezifikoa erabiltzea gomendagarria da, baina ez da ezinbestekoa.

Txo! -ren artelanetara, sormen-prozesuetara eta ikerketara hurbiltzea, Fossil Plastics proiektuaren bidez eta fotogrametria eta naturarekin egindako lanen bidez.
Plastikoen problematika eta zuhaitzek gure ekosisteman duten garrantzia ezagutzea artearen eta sorkuntzaren bidez.
3D eskaneatzeko prozesu garaikideak ezagutzea: fotogrametria eta hiru dimentsioko erreprodukzio-kontzeptuak.

Gehiago jakin

Iruñea, 1977. Arte Ederretan lizentziaduna da EHU/UPVn, baita Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboa masterra eta Ikerketa Arte Garaikidean doktoregoa ere, unibertsitate berean.

Prestakuntza autodidakta etengabean ari da. Ikus-entzunezko artista eta bideo jartzaile izateaz gain, ilustratzaile, diseinatzaile grafiko eta webguneen diseinatzaile ere izan da. 

Dropezframes bideo jartzaileen elkarteko kide sortzailea da, 2001ean eta Teknotrakitana arte eta teknologia elkartekoa 2008an. Aldi berean,  Eragin.com diseinu enpresaren sortzaileetariko bat izan zen, 2001ean eta The Balde aldizkari kulturala sortu zuten gero. 2010etatik aurrera jarduera artistikora ekiten dio eta 2018tik aurrera diseinua uzten du, burubelarri sorkuntza artistikoan aritzeko.

Gaur egun, zuzeneko ikusentzunezko lanak egiten ditu eta aldi berean zenbait erakusketa proiektu, aholkularitza, hitzaldi eta tailer.

Beste begiradak

Txo!?ren piezak musika tresna bihurtzen direnez, ikusleak soinuak sortzeko erabiltzen ditu, eta pieza artistikoa bera gainditzen duen musika emanaldi bat osatzeko konbina daitezke, eta ikuskizun baten instrumentu bihurtu

Interesa dakizuken beste artista batzuk