Peru
Galbete
Musikaren (ahotsa) eta irudiaren (bideoa/zinema) eremuan osatzen du bere praktika, bereizirik landuta nahiz elkarren artean harremantzen. Motibazio eta behar pertsonaletik abiatuta, askotariko proiektuetan murgiltzen da, batzuetan bakarrik eta beste batzuetan lankidetzan: proiektu musikalak, diziplina anitzekoak, performatiboak edo zinematografikoak. Bere ahotsa da lehengaia eta esploratzeko eta adierazpenerako baliabidea; proiektu gehienak zeharkatzen dituen konstante bat. Memoriaren, identitatearen eta denboraren iraganaren gaiak agertzen dira lan berrienetan.
Batzuetan, ahotsa bere kabuz ateratzen dela sentitzen dut oraindik, besterik gabe ahoa ireki eta itxi egin beharko banu bezala. Beste mundu batean egongo balitz bezala.
Ahotsa, nire ahotsa
Ahotsa, nire ahotsa
"Ahotsa oso primitiboa da, txikitatik duguna eta ez duguna asko lantzen, hitz egiteko ez bada. Galdera asko sortzen zaizkit hor, eta sakontzeko gogoa ematen didate. Hizkuntza baten fonetika, hitz zehatz batzuk gabe kantatzea, musikaren eta soinuaren abaniko zabal hori –garrasi batetik nota leun batetara–."
Lanak
Proposamen
didaktikoak
Helburuak
Hau naiz ni
Haurtzaroko oroitzapen batetik abiatuta, geure burua deskribatzen duen bideo bat sortuko dugu. Gero, kontzertu bisual bat egingo dugu: proiektatutako irudien gainean inprobisatuko dugu ahotsarekin, instrumentuekin, loopekin edo audio-efektuekin.
Peru Galbeteren obrara eta prozesuetara hurbiltzea.
Identitateari, memoriari eta denboraren iraganari buruz hausnartzea.
Esplorazio eta adierazpen baliabide gisa ahotsak ematen dituen aukerak ikertzea.
Ahotsarekin eta irudiekin lan egitea, bien arteko harremana sortuz.
Gehiago jakin
Usurbil, 1987. Argazki zuzendaritza ikasketak egin zituen Bilbon, eta urte batzuk geroago, musika ikasi zuen Edinburgon.Geroztik, zinema eta bideo sorkuntza musikarekin uztartzen ditu. Zenbait disko kaleratu ditu, eta hainbat musika-proiektutan parte hartu du, hala nola HATXE eta POST-KOSMOS. Sortutako lanak aurkeztu eta kontzertuak egin ditu hainbat tokitan; besteak beste, Tabakalera, Zinema Dokumentaleko Punto De Vista Jaialdia, Nafarroako Museoa eta Uharte Zentroa. Gaur egun, kantautore eta zinemagile izateaz gain, inprobisazioan eta ahots-esperimentazioan aritzen da.
Beste begiradak
"Pandemia-urteko euskal disko hoberenetarikoa kaleratu du usurbildarrak: melodia suabe, jostari, argitsu eta bareekin osatuz letra sarkor eta gogoetaz betetakoak.Isolamenduaren eta menpekotasunaren urteari aurre egiteko edertasun dosia. Nor garen gogoetatzen lagunduko diguna."
"Kantautoreak tokiei ematen dien garrantzia deigarri suertatzen da: hain zuzen ere, bere egitasmo bakoitza hura sortu duen lekuari lotzen dio, oroitzapen modura agian. Artelan bakoitza desberdina litzateke beste nonbait gertatu izan balitz eta beste noizbait gertatu izan balitz ere bai. (...).