Skip to main content

Víctor
Masferrer

Eskulturaren, argazkigintzaren eta marrazketaren esparruan garatzen du bere praktika. Argia eta pertzepzio-prozesuak, argazkigintza esperimentala eta horren teknologiak aztertzen ditu, geometriari eta espazioari lotuta daudenak. Gizakiok inguratzen gaituen munduarekin dugun harremana bere proiektu artistiko osoan aurki daiteke, eta formaren izaera eta naturaren formak interesatzen zaizkio. Munduarekin ditugun harreman sinbolikoak ikertzen ditu poetikoki. Artista kontzeptuala da, baina, era berean, eskulanak eta materiak funtsezko garrantzia dute bere lanetan.

Iragana orainean dago, orainaren parte da. Iragana gogoratzea etorkizuna ulertzeko modu bat da.

Víctor Masferrer

Argia, denbora eta espazioa harrapatzea

Argia, denbora eta espazioa harrapatzea

Lanak

Biometrías. Contener y explotar

Erreprodukzioa molde bidez. Igeltsua, kalabazak. Plotter bidezko inprimatzea.

42 x 60 cm

2019-20

Tránsits

Lambda inprimatze fotokimikoa aluminio gainean.

42 x 60 cm

2017

Claros del bosque

Argazki estenopeikoa. Lambda inprimatze fotokimikoa aluminio gainean.

30 x 30 cm

2016

Frágil costura

Instalazioa. Bideozaintza kamara. Proiekzioa.

500 x 400 cm

2012

Escala 1:1 Victor Masferrer y Marc Padrosa

Instalazioa. Egurra, pvc.

200 x 250 x 250 cm

2008

Proposamen
didaktikoak

Helburuak

Victor Masferrerren “Ramlah” lana abiapuntu hartuta, berrinterpretazio-prozesu sortzaile bati ekiteko gertaera bat ikertuko dugu.

Víctor Masferrerren obrara hurbiltzea.

Sormena garatzea argazki, bideo eta dokumentazio historikoaren bidez.

Denbora modu poetiko, sinboliko eta estetikoan nola islatzen duen esperimentatzea.

Taldean lan egitea eta artelan bat sortzeko akordioak lortzea.

Gehiago jakin

Bartzelona, 1980. Eskulturan graduduna da Bartzelonako Massana Eskolan, Filosofian lizentziaduna Gironako Unibertsitatean, eta ikasketak Erromako Sapienza Unibertsitatean amaitu zituen. Eskultore gisa egiten dituen lanak La Volta proiektuaren koordinazioarekin konbinatzen ditu; sortzaileei laguntzeko plataforma bat. Egun, irakasle ari da Kataluniako Unibertsitate Irekiko (UOC) «materialtasun laborategian».
Besteak beste, La Capellan (Bartzelona), Torre Muntadas Arte Zentroan (Bartzelona), Bòlit Arte Garaikideko Zentroan (Girona), Historiako Museoan eta Gironako Kultur Etxean erakutsi du egindako lana. «Clarianes de bosc» (Basoko argiguneak) proiektua Gironako eskualdeetan zehar erakutsi zuen 2018ra arte. Hainbat beka jaso ditu, hala nola Idensitat taldearena edo Fita fundazioaren artista gazteentzako beka. Italian eta Salten (Rad-Arte / Les Bernardes) egoitzak egin ditu. La Volta proiektuko artista egoiliarra izan zen, eta pixkanaka proiektuaren antolakuntzan eta koordinazioan sartu zen.

Beste begiradak

Maseferrerentzat garrantzitsuagoa da argazkien sortze prozesua irudi berak baino.

Clara Vicenç i Romaguera

Obra bakoitzean tentsio sorra dago, agerian dagoena baino gehiago ezkutatzen dutelako, erakusten dutena baino gehiago iradokitzen dutelako. Gauzen izaera sekretua da bere gai artistiko nagusia.

Maria Palau

Interesa dakizuken beste artista batzuk