Skip to main content

José
Castiella

Funtsean piktorikoa da haren lana, eta kolapsoaren ondoren bizitzeko dauden aukera berriak aztertzen ditu, materiarekiko etengabeko espekulazioaren bidez. Ezezagunaren aurrean dituen kezkak islatu eta adieraztea da bere xedea, eta mundu berri baten sorrera planteatzen du, gaur egungoaz zeharka hitz egiteko modu gisa.

Nire ustez, formaren eta arautzen zaila den edukiaren arteko oreka misteriotsua izan behar du arteak. Egitean agertzen da eduki hori, eta egitetik banaezina da.

José Castiella

Pertsonaiak diren orbanak eta era berean zera diren orbanak…

Pertsonaiak diren orbanak eta era berean zera diren orbanak…

"Urduri ibiltzen naiz oihalaren inguruan bueltaka, eta, bertigoari aurre egiten diodanean, isuria botatzen dut. Une horretan, arreta handiko prozesu bat hasten da: gorputzak, fluido organikoak, kolore-eremuak eta abar sortzen dira. Zabaltzen uzten diet. Orduan hasten naiz formak sumatzen. Gero, mihisea horman jartzen dut, eta orbanei begira egoten naiz, bila... Lehen aldiz ikusten ditudanean, une intimo baten antzeko zerbait da. Batzuetan ez dira ikusten. Horrelakoetan, mihisea begi-bistan utzi, eta agertzeko zain geratzen naiz. Azkenean agertzen direnean, bat-batean gertatzen da. Ez dakit zer diren guztiz, baina, jakingo banu, agian agertzeari utziko zioten. Iruditzen zait oihu egitean edo hatzarekin seinalatzen ditudanean uxatu egiten ditudala".

Lanak

Throughout that light II - Algo sobre Patmos

Acrílico sobre lino

146 x 180 cm.

2022

Katejon I- Waiting on a padded abyss

Akrilikoa linoaren gainean

180x146cm.

2021

La casa de los locos - Waiting for the end come

Akrilikoa linoaren gainean

180x146cm. 

2019

Sepulcro blanqueado II - Gran Apostasia

Akrilikoa linoaren gainean

40x30cm.

2018

If there is (no) hope for us -Unknown Chronicles

Akrilikoa mihisearen gainean

250 X 210 cm.

2014

Proposamen
didaktikoak

Helburuak

Beldurraren habitata, margotutako leku bat

Beldurraren habitata, margotutako leku bat

Pintura, jokoa eta zoria abiapuntutzat hartuta, fikziozko eta fantasiazko mundu bat sortuko dugu. Gure beldur eta lotsak bertako biztanleak izango dira, izaki bitxien itxura hartuta.

Jose Castiellaren obrara eta lan-prozesuetara hurbiltzea.

Gure beldur eta lotsei buruz hausnartzea.

Zoria sormenezko baliabide gisa erabiltzea eta harekin esperimentatzea.

Prozesu artistikoak talde-katarsirako tresna gisa erabiltzea.colectiva

Gehiago jakin

Iruñea, 1987. Arte Ederretan lizentziaduna da UPVn, eta Arte Ederretan ere masterra egin zuen Londresko Goldsmiths Unibertsitatean. Banakako zein taldekako erakusketetan hartu du parte Espainian, Erresuma Batuan eta Mexikon: Injuve proiektuak, Valladolideko Patio Herreriano, Goldsmiths MFA Fine Art Degree (Londres), Arte Gazte Gunea (Iruñea), Nafarroako Topaketak( Uharteko Arte Garaikideko Zentroa) eta Bedscapes (Guggenheim Bilbao). Nazioarteko arte garaikidearen azoketan ere ikusgai egon dira haren lanak. 

Beste begiradak

Castiellaren izakiak irudimenaren eta ezjakintasunaren garai loriatsu baten oroitzapena dira. Pinturaren propietate fisikoetatik sortzen dira, zeina berezko joeren arabera kokatuta baitagoen: fluidoa, nahasketa eta zipriztina. Beren irudikapenean itxitako izakiak dira: Erdi Aroko bestiarioetako miniaturek zentauroa zelai edo oihan batean marrazten zuten bezala, koadroaren hondoak sortzen ditu Castiellaren ankerkeriak. Hori da haien habitata.

Joaquín Jesús Sánchez

Jose Castiellak komikia marrazkitik aldentzen du, istorioa bineta batean laburbildu, eta pinturaren materialtasunera bideratzen du. Emaitza: orbanen gorpuztasun hedakorraren pean dauden pertsonaiak, zientzia-fikzioan bezala, imajinario jakin baten posibilitatearen baitan soilik existitzen diren organismo berrien ideia jasotzen dutenak.

Sonia Fernández Pan

Izakien plastikotasun organikoarekin kontrastean, gainazal lauak lauki isometrikoetan hedatzen dira, uniformetasun horren hutsuneak sistematikotasun, logika edo ordena motaren bati erantzungo balio bezala. Hauek guztiak entzuten ditugu: aire-erauzgailuak, sistema-berrabiarazteak, argi katodikoen kliskak eta pantaila digitalak. Bideojoko baten atmosferari dagozkion espazio funtzionalak.

Ignacio Castiella

Interesa dakizuken beste artista batzuk