Skip to main content

Xabier
Idoate

Ibilbide luzea du eta pintura, grafikoa, bideoa eta argazkigintza jorratzen ditu. Grafiko digitaleko aplikazioan aditua da eta gaur egun testua-irudia arteko erlazioan eta irudiak sortzean ausazkotasunaren potentzialtasunak pizten dio interesa. Hiri-paisaia manipulatu eta zatituaren irudi digitalak, bere bizitzari lotutako hirien irudiak gaur egungo gizartearen ikuspegi pertsonalak dira. Pasaia horiei testua gehitzen die maiz; bere edo beste pertsona batzuen pentsamendu eta dibagazioetatik sortutako esaldiak dira eta haiekin egungo munduari buruzko kontakizun ireki moduko bat sortzen du. Hainbat formatutan aurkeztutako (ikus-entzunezkoa, inprimatutako argitalpena, pdfa webgune batean...) testu eta irudi konbinazio horretan agertzen da argi eta garbi bere obraren alderdi filosofiko, sozial eta politikoa.

Oso ongi ezagutzen ditudan eta beti gauza askoren eszenatoki izan diren lekuei buruz hitz egiten saiatzen naiz; industriarekin zerikusia duen guztiari buruzko historia handia duten eremuak dira. Hor elkartzen dira gaur egungo munduan garrantzitsutzat jotzen ditudan gauza guztiak; elkartzen dira erortzen dena, desagertzen dena, gatazkek eta arazoek suntsitzen dutena eta berria dena, ilusioz sortzen dena, batzuetan, edo modu oldarkorrean, beste batzuetan.

Xabier Idoate

Ausazko grafikoak

Ausazko grafikoak

Lanak

ZORROTZAURRE

Irudi digitala

2008-18

Delirio

Pdf artxibo digitala copyleft lizentziaren pean

2008-2012

AGLOMERADOS

Irudi digitala

2018

ARKIDRAM

Artxibo digitala

2011-2012

UºUºUºUº

Artxibo digitala

2013

Proposamen
didaktikoak

Helburuak

Hiri batean barna ibiltzen garenean, pentsatzen dugunak ez du zerikusirik ikusten dugunarekin. Kalera irtengo gara, eta testua eta irudia ausaz lotuko ditugu, ustekabeko istorioak kontatuko dituen konposizio bat eraikitzeko.

Xabier Idoateren obrara eta prozesuetara hurbiltzea.

Irudia eta testua konbinatuz esperimentatzea.

Zoriarekin eta arbitrariotasunarekin lan egitea.

Argazkien orrazketa digitalak digitalaren aukerak aztertzea.

Taldekako lana sustatzea obra bat egiteko.

Gehiago jakin

Iruñea, 1954. Arte Ederrak ikasi zituen EHUn: Lizentziatura eskulturako espezializazioarekin 1978an eta doktoretza 1994an. EHUko Irudigintza Saileko irakasle titular izan zen 1987 eta 2014 artean, Grafiko teknologikoa eta Irudiaren teknologia alorretan eta Ikerketa eta sormena artean masterreko irakasle ere izan zen unibertsitate horretan. Hainbat erakusketa egin ditu Bilbon, Madrilen, Bartzelonan, Basaurin, Eibarren, Iruñean eta Zaragozan. Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluko eta Uharteko Arte Garaikidea Zentroko patronatuko kide izan da.

Beste begiradak

Xabier Idoate bezalako pintore garaikide koherente batentzat, pinturak behar dituen diziplina praktika guztiak gainditzen dituen mimesi gisa baino ez du zentzua. Helburua ez baita errealitatearen irudizko azala, egitura bera baizik. Horregatik, teknologia digitala egokitu du gaur egungo oinarrizko esperientziak nahasteko eta aktibatzeko tresna estetiko gisa.

Iñaki Arzoz

Hiri-geografietatik, arkitekturetatik, distopietatik, aztarnetatik, bilbe konbultsiboetatik eta bizi-munduetatik irudi-sorta oso ezberdin bat atera du, eta ready made handi gisa hartu du. Zenbatu ezinezko jabetzen artxibo horretatik abiatuta, bere irudimen sortzaileak etengabe asmatzen jarraitu du, manipulazio digitalen eta prozesuan bertan sortutako zorien bidez, anaiarteko espazioen atlas bikain bat, bere paradoxen, memorien eta perspektiba zatikatuen erreserbarekin.

Delirioa, eleberri (info)grafiko ezohikoa, erabateko lan garaikide gisa proiektatzen da, Europako hiria izaera kritikoko eguneroko epika berri baten agertoki gisa duena. Flanêur hiritar berri bat eleberri beltzaren eta neonoir-aren berezkoak diren sumin eta galbideratze ‘delirio’ bat zeharkatzen.

Iñaki Arzoz

Interesa dakizuken beste artista batzuk