Zarys
Falcon
Diziplinarteko artista, ahots-interpretea, bitartekaria eta ikertzailea. Ahots bidezko musika herrikoi eta esperimentalaren, mugimenduaren eta antzinako adierazpen kultural afrokaribetarren arteko bateratasunak eta hibridazioak sortzen dituzten prozesuetatik garatzen du bere praktika. Ahots adierazkor eta indartsua dauka, eta moldatzeko erraztasuna eta eklektizismoa erakusten ditu.
Egun batean, emakume zahar txiki eta ahaltsu baten ondoan, ohartu nintzen neukan mina oihu indartsu, emankor eta aske baten forman kantatzen ari nintzela.
natura haragitua
natura haragitua
"Esklabotzatik ihes egitea antzinako askapen praktika bat da. Gizakien, indar bizien eta naturaren arteko lotura berri eta heterogeneoak sortzeko boterean oinarritzen da, eta antzinako tradizio eta ohiturak biziberritzen ditu."
Lanak
Proposamen
didaktikoak
Helburuak
Bizi-esperientzia batetik abiatuko gara, non gure ahotsa erdigunean egongo den. Ondoren, ikerketa- eta sormenprozesu bat sortuko dugu, non beste ahots batzuek gure oroitzapenak mugitzen eta hortik birpentsatzen lagunduko diguten.
Zarys Falconen obrara eta lan-prozesuetara hurbiltzea.
Gure ahotsen balio poetikoa eta emozionalki hezteko daukaten indarra ikertzea eta hausnartzea.
Ahozko transmisioaren balioa nabarmentzea, identitateeraikuntzako eguneroko jarduera gisa.
Gauzak etengabe zalantzan jartzea sorkuntza-tresna gisa ulertzea.
Gure gorputzak sortzen dituen soinuekin eta beste batzuek sortutako soinu-materialarekin esperimentatzea.
Gehiago jakin
El Carmen de Bolivar, Kolonbia, 1976. Arte Eszenikoetako irakaslea, Bolivarreko Arte Eder eta Zientzien Unibertsitatean ikasia. Kantu lirikoa ere ikasi zuen Antiokiako Unibertsitatean. Opera, musikal, kontzertu, performance, zirku eta antzerkiko interpretea izan da. Sorkuntzarako eta nazioarteko zirkulaziorako zenbait beka irabazi ditu; besteak beste, Goethe Institut beka, British Council beka eta Jamaikako egoitza baterako Kolonbiako Kultur Ministerioaren beka. Munduko hainbat agertokitan aurkeztu du bere lana; Centre Pompidou da aipagarrienetakoa. Iruñean bizi da, eta Katanga Dub proiektuaren sortzaileetako bat da.
Artistaren webgunea
Beste begiradak
Katarsia feminismo ez zuri ez eurozentrikotik, zainketen zauri psikikoa izendatzeko eta sendatzeko, non gorputz bizidunaren eta naturaren indarrekin lotzen duen jakintza gisa ezarriko den bullerengea (...)