Taxio
Ardanaz
Ideal politikoen errepresentazioak eta gatazka garaietako sinesmenak ikertzean ardaztu da bere lana azken urteotan, eraikuntza memorialetatik eta aztarna fisiko zein ideologikoek pertsonengan utzitako egoeretatik abiatuta.
Pinturaren bidez batez ere, hainbat ikuspuntutatik lantzen du borrokaren kontzeptua: norberarena edo denona denaren artean, fedearen eta errealitatearen artean, izan nahi eta izan ahal garenaren artean, edo egin ahal denaren eta egiteko dugun gaitasunaren artean.
Gizateriaren historia osoan zehar dauden tentsio horiek erreferente garrantzitsuak dira iragana berreskuratu eta egungo egoeraren aurrez aurre jartzen duen praktika artistikorako.
Pertsonak, beren janzkera, beren keinuak eta beren izaera politikoa eraikin belikoak, bunkerrak, lubakiak edo babeslekuak bezain interesgarriak iruditzen zaizkit. Gatazkaren paradigma goren gisa interesatzen zait gerra. Gatazka unibertsala da, gizakion motorra, eta gure bizitzetan dago, berdin dio zer forma hartzen duen. Horren ondoren geratzen dena ere interesatzen zait.
Unibertso piktorikoa:
gatazka eta monumentua.
Lanak
Proposamen
didaktikoak
Helburuak
Oroitzapenezko
artefaktuak

Ingurune hurbileko memoria-irudikapenei buruzko ikerketetatik abiatuko gara, kezkatzen gaituzten gai eta auziei buruzko gure oroitzapen-lanak sortzeko.
Oroitzapenezko monumentuaren kontzeptua gure ingurune hurbiletik lantzea.
Sorkuntza-teknika zein sorkuntza-estrategia garaikideekin esperimentatzea, banaka eta taldeka.
Kezkatzen/okupatzen gaituzten gertaerei eta kausei buruz hausnartzea eta horiek irudikatzeko irtenbide plastikoak bilatzea.
Gehiago jakin
Iruñea, 1978. Arte Ederretan lizentziaduna da UPV/EHUn. Iziar Okariz, Esther Ferrer Julie Mehretu, Miroslaw Balka eta Peio Aguirre artistek emandako seminario eta tailerren bidez zabaldu du bere trebakuntza.
Banakako erakusketak egin ditu hainbat tokitan: Madrilgo Tabacalera Promoción del Arte, Galería Carreras Múgica, Bilboko Rekalde aretoa, Habanako Artista x Artista, en Ateneo Español de México eta Iruñeko Ziudadela, besteak beste.
Egoitza artistikoak izan ditu Irakeko Kurdistanen, Kuban, Austrian, Mexikon eta Txinan, eta sari eta aipamen asko ere jaso ditu. Egin dituen talde-erakusketen artean nabarmentzekoa da Artiumeko «Inguru hurbilak 2008».
Beste begiradak
Taxio Ardanazek dio sinesmenak zoritxarra gainditzen duela, gertatzen dena gertatzen dela, tinko eusten dioten pertsonengan hurbileko heroitasun bat dagoela. Gatazka positiboa dela.
Letra larriz idatzitako historiatik aldentzeko eta autonomia kontzeptual eta estilistikoa daukan diskurtso plastiko bat sortzeko gaitasunean oinarritzen da Taxioren bertute ukaezina.
Errealismoaren eta abstraktuaren eztabaida historiko-ideologiko honetan Taxiok pinturaren dimentsio sinboliko eta existentziala goraipatzen du, eta ez errealitatetik at dagoen.