Laida
Azkona
Dantzaria eta koreografoa da, eta arte bizien ikerketan, sorreran eta interpretazioan lerratzen da bere praktika. Belar Gorria proiektuarekin hasi zenetik, eszenarako proiektuak garatzen ditu dantzaren, bideoaren, instalazioaren, performancearen eta hitzen inguruko narrazio- eta espresio-bitartekoak esploratzeko. 2015etik, Txalo Tolozarekin batera, eszenarako dokumentalak sortzen ditu. Diziplinez gaindiko arte bizien interesari gertaera dokumentalari buruzko interesa gehitu zitzaion: kontakizun bat errealitate eta lurralde jakin batean ikertzea eta hara eramatea, performancea historia ofiziala berrikusteko tresna gisa erabiltzeari lotutako hizkera garaikideak berreskuratuz.
Dantza, performancea eta mugimendua berreskuratzea informazio dokumentala emateko tresna egoki gisa, eta agertokiko gorputzen indar eta karga poetiko guztia gehitzea kontakizun historikoari.
Dokumental eszenikoa
Lanak
Proposamen
didaktikoak
Helburuak
Modaren bizitza erabilgarria
Arte bizien proiektua, egunerokotasunean erabiltzen ditugun modako objektuen bizitza baliagarrian dauden tentsioak eta indarkeriak aztertzen dituena.
Laida Azkonaren obrara eta prozesuetara hurbiltzea.
Gure eguneroko bizitzan dauden modako objektuen eta kolonialismo garaikidearen forma berrien arteko harremana aztertzea.
Modaren kultura materialean dauden kontakizun hegemonikoak zalantzan jartzea.
Gehiago jakin
Iruñea, 1981. Dantzari izateko trebatu zen The Rambert School (Londres), SEAD (Salzburgo) eta Trisha Brown Company Studio (New York) erakundeetan. Interprete aritu da Francesco Scavetta (Oslo), Juschka Weigel (Berlin) eta Noemí Lafrance (New York) handientzat, besteak beste. Belar Gorria antzerki-elkartea eta Iruñeko Inmediaciones jaialdia sortu zituen beste batzuekin. Beka eta sari asko jaso ditu, eta dantzaren arte eszenikoen hainbat jaialditan erakutsi du bere lana. 2013tik aurrera, Txalo Tolozarekin batera aritu da Pacífico antzerki-proiektuan, zeina toki askotan aurkeztu duten, esaterako; Teatre Lliure, Iruñeko Gaiarre, Bilboko La Fundición, Madrilgo Condeduque eta Pariseko Théâtre de la Ville.
Artistaren webgunea
Beste begiradak
Ikusten denari buruzko pedagogiak proposatzeko moduetan pentsatzea, eta pedagogia horiek narratibaren begirada ezkutua agerian jartzea. Ustez unibertsalak diren denborak, kontakizunak, gorputzak eta mapak bereiz bihurtzen saiatzea.
Oso estilo narratiboa dauka. Zuzenean sortutako artelan bati aurre egin behar dio ikusleak, non gauza bat bestearen gainean jartzen den. Emozioak nabarmendu baino, informazio geruza andana ematen dituzte, ikusleek imajina eta pentsa dezaten, haien aurrean eraldatzen den eszenografia begiratzen duten bitartean.
Intimidazio, mendetasun eta umiliazio pean ateratako argazkiak neutralitatearekin, keinuekin eta irudien deskribapenekin berreraikitzen ditu Laida Azkonak. Boterearen pisu hori sentiarazten digu, indarkeriaren pisua, mapucheari ez dagokion jarrera hartzera behartzen duena, itsumustuka men egitera, pertsona hori gauza edo animalia bihurtzeko keinu batean. Horren atzean, argazki originalak ikusten ditugu proiektatuta. Kolpean iristen zaizkigu, den-dena (irudia, izena, familia, taldea) lapurtu dioten horri bideratutako indarkeria hertsatzaileak eta umiliazioak jota.